Nora goaz?
Euskaltegien mundua ez da ente estatikoa, guztion modura etengabeko bilakaeran dabil. Gure inguruan gauza batzuk gertatzen ari dira eta pentsatzen dut gurera ere aldaketak ekarriko dituztela. Honakoak okuritzen zaizkit boteprontoan:
- Euskararen normalizazio prozesuaren bilakaera eta hizkuntza politika.
- Egoera politikoa
- Ikasteko eta komunikatzeko teknologia berriak (eta ez internet soilik)
- Esparru sozialeko aldaketak: lana, aisialdia, zahartze demografikoa,...
- Gure sektoreko aldagai berriak: titulazioak, Europako markoa, autoikaskuntza, modulazioak,...
Gehiago eta zehatzagoak ere badira. Bota beldur barik.
Nik neuk egingo dut sakea. Honantza ikusten ditut euskaltegiak une honetan:
- Emaitzak gero eta gehiago baloratu eta eskatuko dira.
- Etengabeko prestakuntza eta eguneratzea. Pertsonal gutxiago eta espezializatuagoa.
- Euskara ikaseko eskaintzaren espezializazioa, ugaltzea eta modularizazioa. Ikastaro laburragoak, ez presentzialak, modulu ezberdinek eta aukerazkoak osatuta. Ikasleak gehiago aukeratuko du eskaintza desberdinen artean.
- Zerbitzu osagarrien ugaltzea: balibideak, tutoretzak, modulu txikiak, praktika jarduerak,...
- Berandu, baina teknologia berrien eklosioa gertatuko da.
- Behar izan errealekin lotutako eskaera etorriko da: titulazioak, trebakuntza espezifikoa, familia-hizkuntza, lan-hizkuntza,...
- Euskaltegien sektorean kolaborazio gehiago beharko da: komunikazioa, aliantzak, egitasmo komunak. Baita euskaltegiak eta euskalgintzako beste sektoreen artean.
Eta zuek, norantza goazela uste duzue?

Bi ildo nagusi
Plazaratzen duzun galderari erantzun nahian, egun euskaltegien etorkizuneko ibilbidean bi ildo nagusi nabarmentzen direlakoan nago:
Mugimendu handiko garaiak dira hauek eta egokitze lan handia eskatzen dutenak, ez dago administrazioaren errapeari begira geldi-geldi geratzerik. "Orain arte izan da eta gero ere zer edo zer izango da" pentsatzen duen asko dago lurrean tinko, lurra mugitzen ari dela konturatu barik.
Nora goazen galdetzen duzu Benito eta nik horren aurrean beti gogoratzen dut esaera aldrebes bat zera dioena: ¿De dónde venimos? De la nada ¿A dónde vamos? A nadar.
Ona
:-DDDDDDD: Ona, baina ugerraren ugerraz ez gaitezen ba ugertu.
Ugerra
Arrazoi duzu Benito, urte luzeotan hala-nola ugerrean aritu ostean uger zantzuak ere ageri zaizkigu etorkizunaren ostertzan.
Euskalduntzearen sektoreak arazo estrukturalak ditu; konponketa zailekoak, beraz.Hona batzuk:
- Eginez ikasten dela diogu, baina formazio alorrean adibidez hor gaude guztiok zer jasoko zain; gure eginbidearekin barne barnean eta praktikan konstruktibismotik urrun gaudela erakutsiz.
- Euskaltegietako leihoak nahiko itxita daude(nik lan egiten dudan sarean, behintzat). Irakasleok adinean gora goaz (nahiko analogikoak gara, ni behintzat bai) eta haize fresko gutxi sartzen da zirrikituetatik.
- Intelligentsia osatzen dutenak politikoki zuzenaren morroi dira. Eta politikoki zuzena kontserbadorea da definizioz. Intelligentsia honek topikoak eta topikoak barreiatzen ditu nahiko modu akritikoan gainera.
- Eta irakasleok zer? nahiko gogaituta, nekatuta ("oso lanpetuta nabil" da esaldi guztien ama) ilusio pittin baten faltan (emaitzek ere ez dute askorik laguntzen)eta korporatibismoz gainezka gehienetan.
Badakit ez naizela justua izanen, itzalak azaldu nahian itzelak esango nituela akaso.Zilegi bekit! Gaur honela sentitzen naiz eta norberaren arima ere islatu behar ei da honelako foroetan. Eta norbait erantzutera xaxatzen badut, hobe!
Zer egin orduan?
Esan duzunetik sektorean egin beharreko batzuk barruntatzen ditut:
Nondik hasi
Erabat bat nator aldez aurretik esan direnekin. Egin beharrekoak gehiago zehaztuko nituzke nik, agian, nork eta nola egin beharko liratekeen azalduz baina izango dugu horretarako betarik.
Hasiera non kokatu behar den, ordea, garrantzizkoa iruditzen zait. Duela urte batzuk egin zuen HABEk euskaltegien bideragarritasuna aztertzeko txostena eta han aldaketa-proposamen asko egin ziren. Guzti horien oinarrian, jakina, lehen pausu bezala egindako egoeraren diagnosirako azterketa zegoen.
Kezkatu egiten nau ni egoeraren azterketa behar bezala egin ote dugun euskaltegietan. Iruditzen baitzait alferrik ari gaitezkeela nora joan erabakitzen, non gauden eta zergatik gauden gauden bezala ez badakigu.
Duela uste asko egin zuten Bizkaiko ontzigintzan egindako "berregituraketa"ren antzeko zerbait behar dugula uste dut (ez, jakina, hura egiteko erabilitako irizpideekin). Eta susmoa dut hainbat euskaltegik duten egitura bera dela aztertu behar dena.
Nork egin
Hori ere bada: nork egin?
Ez dakit orain hemen sektorearen plan estrategikoa egiten hasi behar dugun, baina horrelako zerbaiten beharra badagoela pentsatzeko motiboak badaude.
Baina halako zerbait bideratzeko adostasuna eta guztion elkargunea behar da, eta une honetan honela gabiltza:
Honi guztiari enpresa munduan lidergo falta deitzen zaiola uste dut. Beharbada hor dugu arazo klabea. Estropada baten gabiltza traineru asko baina runboa ipini barik.
Zer egin
Laburbidu dezagun apur bat orain artekoa, aurrera jarraitzeko abiapuntu izan dadin.
Non gaude?
Duela urte batzuk otsoa zetorrela-eta (matrikulazioaren makalaldia) HABEk enkargatuta egin zen bideragarritasun txosten hartan egokitze neurriak proposatu ziren. Zorionez, otsoa ez zen uste bezain basatia izan eta lasai samar geratu ginen guztiok baina (larrosak beti arantza) sektorea ez zen egokitu. Ondorioz, arazo estrukturalek hor diraute:
- Egitura nahiko monolitikodun sektorea gara, hipernormatibizatua (badirudi euskaltegiek bata bestearen klonak izan behar dutela), neke arrastoak ageri dituena (formazio urriko langileria, gero eta funtzionarizatuagoa), dependientea (sektoretik kanpo hartzen diren erabakien pentzu dagoena), eta sektorializatuegia (lehen IRALE, orain OSAKIDETZA...).
Nondik hasi?
Zalantarik gabe inertziak astintzetik. Horretarako:
Nork egin?
Nire ustetan antzezlan honetan aktore guztiek izan behar dute papera (luzeagoa edo laburragoa). Administrazioak epe laburrean pare bat gauza konpondu behar ditu: sare publikoarena (Legebiltzarrak eskatutako doaintasunaren ildoa ez da txarra) eta tituluen nahaspila (errege gehiegi). Dauden baliabideak egokiago uztiatzeko ahalegina ere egin beharko du (moduloak...).
Euskaltegiok ikusle izatetik aktore izatera pasa beharko dugu, euskaltegi bakoitzak bere plan estrategikoa eginez (ez nabil orain arteko plan burokratikoei buruz hitz egiten).
Eta irakasleok kalitatearen aldeko apustua egin behar dugu (zakukadak behar ditugu), ilusioa eta parte hartzea gidari (horiek ere zakukadaka)
Nahikoa gaurkoz, badakit orokortzeak injustizia duela lagun (barkatu zer edo zertan pasatu banaiz), ideiak trumilka bota ditudala (ideia jasaren antzekoa izan da hau) eta trakets idatzi dudala baina nire esperantza bakarra idatzi dudana utopia ez izatea da. Irakaslea naiz besterik gabe (ez da gutxi), eta nire talaiatik ez dut urrunegi ikusten baina ia denon artean zer edo zertxo mugitzen dugun.
Nola bakarrik falta dugu, beraz
Argitu ditugu hainbat kontu eta badirudi hastea tokatzen dela orain. Nola lortu da, ordea, arazoa. Gainontzeko aktoreek zer egin behar duten esatea erraza da; egingo duten jakitea, berriz, ez hainbeste.
Aktore bakoitzak ordea, bere papera molda dezake eta hor uste dut hasi beharko dugula lanean: kalitatearen aldeko apostua egin behar dugu baina kalitatea zentzu zabal batean ulertuta. Gure klaseak ahalik eta hobeto emateaz gain kontziente izan behar dugu gainontzeko aktoreengan ere eragina izan behar dugula. Eragin hori handitzeko bideak bilatu behar ditugu bai euskaltegi mailan baita Administrazioaren aurrean ere. Benetako plan estrategikoak diseinatu eta garatzeko izan ditzakegun trabak gainditzeko bideak bilatu behar ditugu.
Ez ote dut "behar" gehiegitan esan?
Paperak moldatu
Hortixik dator lehenengo "beharra", pelikula honetako aktoreok geure papera zein den definitzetik. Pelikula korala da hau, aktore asko behar dira eta ez dago protagonista nagusirik. Ez da bidezkoa beraz ez dagoen paper nagusiagatik borrokan ibiltzea. Plistik aipatu dituen gehienekin konforme nago, eta orain datoz galdera gehiago:
"Behar" asko botatzen dira, galderak oraindino gehiago. Seinale dudetako momentuan gabiltzala. Pelikula honi akaso aktoreen paperak zehaztea ez ezik, gidoilaria, zuzendaria eta, gehien bat, produktorea ere falta zaizkio.
RSSa
Eztabaida-hausnarketa honek bizia hartu du eta gehiago emango duela dirudi. RSStik jarraitu nahi baduzue, hemen daukazue hari honen jarioa:
http://karrajua.org/crss/node/142
Paperak definitzen
Nola egin? horri erantzutea ez da erraza. Nik irakasle naizen aldetik, hiru mailatan fokalizatzen dut nire ekinbidea:
Hauxe da nire ustetan irakase batek joka dezakeen papera; euskaltegiek eta administrazioek jokatu beharrekoa, ostera, berauek definitu beharko lukete.
Benitok ere galdera zailak luzatzen ditu, bere berezko duen umore punttu horrekin (parrezka aritu naiz "Euskaltegi Wars" filmaren kontuarekin).
Euskaltegi publikoen eta pribatuen ekinbideak definitze aldera bi bide har daitezke: espezializazioarena (bakoitzari esparru zehatzak ezarriz) edo (nik hauxe hobesten dut) konpetentzia sanoa (kalitate eta metodologia arlokoa) sustatzearena. Konpetentzia sanoa diodanean, baldintza berberetan jokatua eta joera merkantilistetatik eta neoliberaletatik at dagoena esan nahi dut; faborez ez dadin aspaldian dudan ameskaiztoa gauzatu, zeinetan HABEk euskaltegiei (behingoz eta zorionez) tituluak emateko konpetentzia onartu eta hor ari diren hamaika euskaltegi nork baino nork titulu gehiago banatu.
Multizentroak direla-eta, ez nuke nahi ideia hau herri ekimenaren zanpatzaile bezala ikusterik. Ez du horrela izan behar. Nik lan egiten dudan herrian hainbat eta hainbat soro daude landugabe, ez nuke inola ere besteen baratzean lardaskan aritu nahi, baina euskaltegiaren plan estrategikoak inork lantzen ez dituen alorrak lantzeko aukera eman beharko luke. Hau guztia kontsentsuz eta arrazoizko prozedura baten barnean. Tokian tokiko erabilera-planek egiten dutenaren antzeratsu, sentsibilitate guztiak jasotzen dituen aholku batzordearen begiradapean, horrela nahi izanez gero. Dena den, aitortzen dut honek guztiak pare bat buelta gehiago behar dituela zehaztasun maila handiagora heltzeko.
Ez dut beraz normalizazio prozesu osoa guk landu behar dugunik uste (hainbesteko indarrik ere ez dugu) baina euskaltegiek dibertsifikatze fasean sartu behar dutelakoan nago.
Por tzierto, eta berriro ere "Euskaltegi Wars" gogoan, nori emango diogu Darth Vaderren papera? (Ados egongo ginateke, seguru).
[OT] Starguars
Darth Vader asko egon daitezke. Nik Han Soloren papera gura nuke, ligatu zuen bakarra izan zen eta.