Lehenik eta behin, jakin ezazu aztertzaileei bost axola zaiela zure iritzia. Demagun Kakatuaren ugalketa duzula idazgai eta aztertzaileek iritzia eskatu dizutela. Hori eskatu dute, bai, baina benetan ez zaie piperrik ere inporta. Soilik jakin nahi dute ea iritzi bat idatziz azaltzeko gai zaren ala ez. Iritzia zurea edo Maria Sortzez Garbiarena den, bost. Komeni da hori argi edukitzea, batik bat, gai zehatz bati buruz zer esan ez badakizu. Pentsa ezazu zer esango ote luketen zure gurasoek, bikotekideak, Basagoitik, edo Aita Santuak berak.
— Xabier Etxaniz Rojo
Erradikalak (Berria)
Gogoan daukat lehenengo ariketak egin eta sarean jarritakoan ikasle batek esan zuena: “Eta orain zeinek ordainduko digu?”. Eta nik esan nien: “Ez, ez, ez, zuen heziketaren parte bat gizarteak ordaintzen du. Zorretan zaudete eta bueltatu egin behar duzue”.
— Maite Goñi
Maite Goñi aka Euskaljakintza-ri elkarrizketa egin dio Onintza Iruretak Argian: "Gazteek albokoarekin nola hitz egiten dute? Bada, Tuentin berdin" (Argia).
Bere euskara klaseen planteamendua azaldu du Maitek besteak beste, eta ariketen tarifak ere bai ;)
Pilar Montoyak beste aktibitate bat konpartitu du gurekin. Oraingoan esaten digutena argitzea eta azaltzea eskatzeko moduak lantzeko era sinplea.
Ann Foreman irakaslearen twitter-en kontua ingelesaren (ELT) irakaskuntzan dabilearen berri izateko leihotxo ederra da. Kezka interesgarriak dituzte mundu osoan zehar dabiltzan ingeles irakasleek, segurutik hizkuntzen irakaskuntzan gremio handiena eta zabalena iznada hala espero daiteke.
Neure ingelestxuarekin saiatzen naiz apur bat jarraitzen eta hala aste honetan "Demand High ELT" izeneko mogimendu-eztabaidaren berri izan dut. Adrian Underhill eta Jim Scrivener irakasleek sortu dute izen bereko blog hori, eta hor azaldu digute zein den euren kezka eta mezu desberdinetan hasi dira gogoetak eta eztabaida zabaltzen. Kezken zerrenda hau interesgarria bereziki.
Ondo ulertu badut batzuk kezkatuta daude irakasleak hartzen ari diren paperarekin. Gutxiegi eskatzen diete ikasleei, gutxiegi inplikatzen ei dira, materialetan uzten ei dute ikaskuntzaren pisua... Ikasleekin halako "buenismoa" zabaldu dela iruditzen zaie, "jatorkeria" esan genezakeena, eta horrek eskakizun txiki-gutxiko irakaskuntza ekarri omen du. Ikuspegi komunikatiboaren ezarpenarekin lotzen dute hau guztia ondo ulertu badut bestalde.
Iruditu zait irakaslearen papearen gaineko kezka eta hausnarketa interesgarria dabilela hor, akaso duela hil batzuk ezagutu genuen dogme mogimenduarekin erlazionatuta.
Tira, geuk ere planteatu ditzakegu halako galderak: "Jatorregiak, onegiak gara ikasleekin?", "Inplikatzen gara euren ikaskuntza prozesuan ala egiten eta "komunikatzen" uzten diegu besterik gabe?"... eta blog horretan planteatzen diren gogoetetatik nahi dituzuen guztiak.
HABEren Plan Estrategikoa ere gogoan izan dugu eta beste behin argi azaldu dugu haren xedeetako bat ikasleak euskalduntze sistemaren erdigunean jartzea eta euskaltegiei protagonismo handiagoa ematea dela. Arrazoi batzuengatik, aldaketa dezente aurreikusten ditugu euskaltegietan.
— Lurdes Auzmendi (Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuordea)
HABEren Zuzendaritza Batzordea (bai, jende hau guztia) batu da gaur. HABEk zuzendaritza batzordea duela jakin duenarentzat ere zaila izan da orain arte hura batzen zenik jakitea, gaur berriz txoritxoak esan digu.
Eta txoritxoaren ostean Lurdes Auzmendik bilera horren laburpen-kronika bota du bere blogean.
Gauza berri gutxi kronika horretan, Gobernuaren deskargua iruditu zait batzuetan. Eztabaidarik ez da aipatu laburpen horretan, baina berriro agertu da HABEren zorioneko plan estrategikoaren aipamenik.
Tira, agian egun baten Twitter-en bidez emango digute han eta hemen aipatzen ari diren plan estrategiko horren helbidearen berri, Pdf reglamentarioa izan arren.
nabari da
"Nabari da" eta "Nabaritzen da" gaur egun ia forma sinonimoak direla esan daiteke, "uste dut" eta "pentsatzen dut" bezalako zerbait. Horregatik erabiltzen da bigarrena gero eta gehiago seguruenera. Edozelan ere, "nabari izaten da" bezalakoak ez dira arruntak izaten. Konprobatzeko Euskaltzaindiak batu duen corpus-ean kontsultatu dut eta behin baino ez da agertzen: Moldaketa hori nabari izaten da, loreen kolorean eta forman. Niri normalagoa egiten zait "Athletic-ek galtzen duenean aurpegian nabaritzen zaio" edo ", hala ere "...nabari zaio" eta "...nabari izaten zaio" ez nituzke okertzat emango. Dena dela guk hemen Bizkaian nabari(tu)ren ordez igarri erabiltzen dugu jeneralean: "Aurpegian igartzen zaio", edo beste barik "aurpegian ikusten zaio" ere bai.
Zer diferentzia bata eta bestearen artean? Nabari da beharbada jatorrago edo jantziago ematen du. Bestalde, "nabari da" eta "nabaritzen da" beti ez direla gauza bera esango nuke. Adibide aldrebesa ematearren: "Nabaritzen dela nabari da" ("Bistan dago jendeak igartzen duela" edo antzeko zerbait).
Edo: "aldaketa nabaritzen da" eta "nabari da aldaketa". Nik lehenegoan gehiago ulertuko nuke edonork nabaritu ahal duela gertatu den aldaketa, eta bigarrenean berriz aldaketak nabarmenak direla, bistan daudela. Ez dago alde haundirik hala ere.
Honako gauzak zailak izaten dira azaltzen, dena dela nik neuk beti pentsatzen dut gauza bat esateko forma bi daudenean bi forma horien artean alderen bat egon behar duela, bestela bietariko bat kendu egingo litzateke eta. Aldeak arrazoi askogatik gerta daitezke: alde dialektalak (gaizki/txarto), espresibitatea (apurtu/ izorratu), erregistroak (zapata/oinetakoa) edo esanahi eremu desberdinak baina kointzidenteak (kendu/lapurtu),...
Ez dakit lagundu ala nahastu egin zaitudan
, dena dela gomendio pare bat: horrelako dudaren bat daukazunean inguruko euskaldunei galdetu (ni neu barne) eurentzat zein den forma normalena (eta zu zeu ere galdetu barik fijatu zaitez) batetik. Eta bigarrenetik, lehen aipatu dizudan euskaltzaindiaren corpus-a horrelako gauzetarako baliagarria izan daiteke (zein erabiltzen da gehiago? Zein da zaharrago?),...
Nabaritzen da
Kaixo Benito!
Nik lehen beti "nabaritzen da" esaten nuen eta uste dut nire ingurukoek ere horrela esaten dutela. Baina testu batzuetan ikusi nituen: "nabari da" eta "nabari izaten da" eta oraindik euskara finkatuta ez dudanez zalantzak sortzen zaizkit.
Dudarik gabe lagundu didazu. "Nabari izaten da" ez dut erabiliko.
Euskaltzaindiaren corpus-a ez nuen ezagutzen, orain sartu naiz eta oso ondo dagoela dirudi.
Zer moduz Aste Santua? Ongi espero dut. Ongi segi!
Bidali iruzkin berria