teknologia
¿Constructivismo conductista?
Jose Luis Cabellok Madriletik gidatzen duen "Laboratorio de idiomas en Secundaria" blogean didaktikari buruzko artikulu interesgarriak plazaratzen ditu lantzean behin. Hizkuntzen irakaskuntza eta teknologiaren aplikazioa izaten du idazgai nagusi, baina planteamendu didaktiko-pedagogikoetan sakontzeko joera dauka, teknologia kontuetan baino areago.
Honela bada, ¿Constructivismo conductista? artikulu honetan konduktismoak hizkuntzak ikasteko aplikazio batzuetan zer eragin daukan eta, aldi berean, konstruktibismoaren korronte batzuek ekar ditzaketen aportazioez dihardu.
Labur, gehiegi akaso, baina konstruktibismo-konduktismo gerra (?) horretan kokatzen hasteko abiapuntua izan daiteke.
Personal Learning Environments (PLE)
PLE (Personal Learning Environment | Ikasteko Ingurune Pertsonala) bala-bala dabiltzan azkenengo siglak dira, eta siglek diotenez, ikaslearen(tzako) ikasteko txoko pertsonala, neurrira eta norberak eginda nonbait adierazten du. E-learning2.0 delakoaren ikur bilakatzen ari da.
Estekatutako artikuluak gai honi buruzko erreferentzia batzuetara eramango gaitu. Handik, nahi izanez gero, tiratzen jarraitzeko.
Gehiago ere ba dira, hemen dauzkazue beste pare bat (gaztelaniaz):
- Aprender enseñando
- Entornos de aprendizaje personales: ¿el futuro del e-learning?
- Integración de las TIC en la enseñanza: situación actual y perspectivas de futuro
Usos y potencial de los wikis en el aula
Wikien erabilpenari buruzko artikulu mamitsua.
Condiciones para un entorno óptimo
Hizkuntza ikasteko behar den ingurune egokiaz artikulu interesgarria. Teknologia berriek horretan zertan lagundu dezaketen ere gogoeta egiten du.
E-learning 2.0
Gabinete de informatica blogean Stephen Downes-en “E-learning 2.0“ artikuluaren itzulpena argitaratu dute. Artikulua e-learning 2.0 kontzeptua garatzen duten lehenengoetakoa da.
Gabinete de informatica blogean Stephen Downes-en “E-learning 2.0“ artikuluaren itzulpena argitaratu dute. Artikulua e-learning 2.0 kontzeptua garatzen duten lehenengoetakoa da.

Azken iruzkinak