komunikazioa

07
Abe
2007

Gramática cognitiva y ELE

esteka: 
http://www.marcoele.com/num/5/gramaticacognitiva.php
azalpena: 


Marcoele
aldizkarian Granadako Unibertsitateko Centro de Ciencias Modernas-eko José Plácido Ruiz Campillori elkarrizketa egin diote Gramatika kognitiboaren inguruan.

Emilio Quintanaren Caos Ordenado Relativo blogean aurkitu dut aipamena. Eta hariari jarraituta gramatikaren inguruko eztabaida interesgarri honetara heldu naiz Fernando Santamaríaren Gabinete de infórmatica blogean: Aprendizaje de idiomas.

Gaztelaniaren irakaskuntzako blogosferan ezagunak diren Emilio Quintanak berak, Leonor Quintanak eta Francisco Herrerak, besteak beste, han dihardute gramatikaren ikuspegi desberdinak gora eta behera.

Gai polemikoa duda barik gramatikarena, eztabaida bizia da momentu askotan, eta halako giroa dabilela sumatzen da ELEren munduan. Ez da txarra, ez. Irakasle komunitate bizia dabil hor, eta blogosfera hausnarketa didaktikorako tresna bikaina izan daitekeela frogatzen digute.

Hausnarketarako David Vidalen ¡Estratego! blogeko hau: No lo entiendo.

Eta Ruíz Campilloren aipua amaitzeko:

La gramática real no vive en los libros, sino en la mente de las comunidades que la usan, y cuando el uso real va en contra del libro de gramática, no es la realidad la que falla: es el libro que no es capaz de dar cuenta de ella.

Zer diogu HEAko miniblogosferako kideok?

08
Uzt
2007

Irakasleak eta gramatika

esteka: 
http://cvc.cervantes.es/aula/didactired/anteriores/septiembre_05/12092005.htm
azalpena: 

Centro Virtual Cervantes-eko Didactired atalean Mario Gómez del Estalek "Contra los profesores de español" lau artikuluko sorta idatzi zuen duela urtebete luze.

Izenburua artikuluetan topatuko duguna baino gogorragoa da duda barik. Gramatikaren lanketarako behar dugun ikuspegi pragmatiko-komunikatiboaz hausnarketa proposatzen du del Estalek, ariketa eta adibideekin hornitua.

Predikatzen duguna (ikuspegi komunikatiboa) gramatikaren lanketarekin oraindik ere kostatzen zaigu uztartzea. Hausnarketa gaztelaniari begirakoa da baina gurerako ere jarraibide bat baino gehiago emango digu.

Galdera honen atzetik dagoena gustatu zait:

Mekanografia ondo dakizu, ezta? Orduan, zerrendatuko dituzu orain eta dudatu barik teklatuko beheko lerroko letrak?

Sindikatu edukia