ikasleak

18
Aza
2007

Hizkuntz normalizazioa euskaltegian

esteka: 
http://www.didakteka.santurtzieus.com/index.php/Hizkuntz_normalizazioa_euskaltegian
azalpena: 

Euskara Irakasleen Didaktekako artikulua gomendatuko dugu gaur. Han dagoen guztia da irakurtzeko eta kontsultatzeko gomendagarria, baina Karrajuan hasieratik bueltak ematen gabiltzan gaia jorratzen duen artikulua hartu dugu: Hizkuntz-normalizazioa euskaltegian.

Aitor Etxebarriak prestatu zuen 2000 urtean UEUko Helduen Euskalduntzearen III. Jardunaldietarako. Hausnarketa laburra eta proposamenak plazaratu zituen Aitorrek orduan, baita oinarrizko bibliografia ere. Gaur egun ere aintzat hartzeko modukoak denak.

18
Ira
2007

El error en el proceso de aprendizaje

esteka: 
http://www.cuadernoscervantes.com/art_38_error.html' WHERE nid = 590
azalpena: 

Lankide baten gomendioa ekarriko dut gaur. Cuadernos Cervantes aldizkarian argitaratutako artikulua. El error en el proceso de aprendizaje.

Erroreen trataera "modernoari" zelan oratu apur bat galduta gabiltza oraindino. Artikuluak jarraibideak, informazioa eta hausnartzeko galderak ere eskaintzen dizkigu. 

07
Ira
2007

Gogoeta-praktikaren adibide bat euskarako ikasgelan

esteka: 
http://tinyurl.com/2vrj3s
azalpena: 

Hizkunea soziolinguistika aldizkari elektronikoan maiatzean agertu zen Mondragon Unibertsitateko Maria Pilar Sagasta Errasti eta Matilde Sainz Osinagak sinatutako artikulua.

HUHEZIko eleaniztasun-gaitasuna garatzeko plangintzaren barruan ikasleen artean hizkuntza ikastearen inguruko gogoeta eta eztabaida sustatzeko lanaren eta haren emaitzen berri ematen digute. Ikasleen ideiak eta iritziak besteak beste.

Lanaren ondorio eta emaitza modura aipu hau:

Emaitzek frogatzen dutenez, gure ikasleen eleaniztasun-trebezia hobeki ulertu ahal izan dezagun, gogoetan oinarrituriko ikaskuntza-irakaskuntza prozesua jarri behar da martxan. Hausnartze praktika horri esker jakin dezakegu gure ikasleek zer sinismen eta irudikapen duten hizkuntzen ikaskuntza-irakaskuntzaz. Hala bada, hezkuntza alorrean esku-hartze eraginkorragoa planifikatu ahal izateko aukerak ahalbidetzen dira.

Hizkuntza eta ikastearen gaineko gogoeta irakaslearen (edo superdidaktikariaren) esku uzteko joera edukitzen dugu. Gure planteamenduek sarri ikaslearen ideia eta pertzepzioekin egiten dute talka. Ondorioetan dioten bezala, ikaslearen begiradari ere erreparatu egin behar zaio.

Artikulu ona honetaz hausnartzeko, eta hausnarketa bera abian ipintzeko.

13
Mai
2007

Euskaltegia hiztun bila

esteka: 
www.argia.com/argia-astekaria/2017/euskaltegia-hiztun-bila/osoa
azalpena: 

Iñaki Arrutik 2006an Durangon egin ziren jardunaldien harira prestatutako artikulua. Euskaltegiek normalizazioari begira daukaten paperaz hausnarketa.

Sindikatu edukia