Bea Sallaberryk irakasle gelan entzundakoen bilduma eta sailkapen egin digu. Zuenean ere entzuten dira horrelakoak?
Haren ondorioa:
Momentu horietan ez da helburu edo desafio berezirik. Nolazpait, ez da egiazki lan egiten. Burutzen direnak zeregin tipiak dira, azken minutakoak, komunak. Ez da deus frogatzeko, deus eztabaidatzeko, deus erabakitzeko, ez da mundua berregiten. Alde humanoa agerikoa izaten da, presiorik ez da, dena lasaitzen da (piska bat, anitz, batzuetan batere)
Talibanekin haserretu egin behar dugu! Bi tresna badauzkazu adierazteko, zergatik ez erabili biak? Adierazkortasuna ematen dio hizkerari. Hizkuntza polita da jendeak hitz egiten duena, nahiz eta euskalkia izan, batua izan, euskañola izan. Ulertzen dut euskalzaleen kezka, baina behintzat esparru informaletan ez dago geure burua talibanek nahi duten ”elebakartasun bikoitz” horretara mugatu beharrik.
— Hanna Lantto
Hanna Lantto finlandiarra euskara ikertzen eta irakasten dihardu Helsinkin. Aizu!koek egin diote elkarrizketa hau:
Patxik (Baztarrikak) bi galdera egiten ditu: "zergatik ikasi" eta "zertarako ikasi". Niretzat, lehen galdera soberan dago, ez dago "zertarako ikasi" beste galderarik. Funtzionaltasunean oinarritu behar da beti hizkuntzaren etorkizuna; jakina, identitate-funtzioa ere hor dago, bera bakarrik ezer gutxi den arren.
— Rufino Iraola Garmendia
Eremu jakin batean hegemonikoa izan behar du hizkuntzak, buru emango badu (Erabili.com)
Sareak informazioa bilatu, bildu eta partekatzeko aukera eta zerbitzu ugari eskaintzen dizkigu gaur egun. Honez gero asko ezagunak ditugu eta etengabe ari dira berriak sortzen eta zabaltzen, arrakasta handiagoarekin batzuk.
Azkenotan indarra hartu dutenetako bat Scoop.it dugu, edukien "kurazioa" kontzeptu berria (ez diot bestelako itzulpenik asmatu hitz horri) du ardatza, funtsean sarean interesatzen zaizkigun topikoen inguruko informazioa bilatzen du zerbitzu desberdinetan, eta horrez gain aukera ematen digu lotura horiekin geure topikoak (buletin moduko orriak) sortzeko, konpartitzeko eta komentatzeko.
Erabiltzaile batzuk hasi dira euren topikoak sortzen, eta gure interesekoak izan daitezkeen batzuk bildu ditut:
Askoz gehiago daude eta egongo dira. Nik adibidez "Euskaltegia" izeneko hau daukat martxan. Batetik bestera ibilita gauza interesgarri asko aurkitzeko modua ematen du Scoop.it-ek, sartu, ibili eta aurkitu, edo animatu zeuen topikoak sortzen.
Azken iruzkinak