CACA zertifikatua
Wazemank-ekoen bideo honek barreguraz gainera, zer pentsatua ere eman dit. Zuei ez?
![]()
Wazemank-ekoen bideo honek barreguraz gainera, zer pentsatua ere eman dit. Zuei ez?
![]()
Pilar Montoyak jarraitzen du B1erako aktibitateen propsoamenak egiten bere blogetik. Oraingoan erabaki baten berri eman eta harekin adostasuna adierazteko gaitasuna praktikan jartzeko proposamena.
Bide batez, honen aurretik beste hau plazaratu digu azken egunotan: 3.fitxa. Zer nahi duzu egia ala gezurra?
Lurdes Auzmendiren blogean irakurri dugu albistea. Dirudienez HABEren liburutegiko funtsa online kontsultatu ahal izango dituzte HABErekin hitzarmena egindako erakunde batzuetako ikerlariek (Mintzola, Asmoz, Soziolinguistika Klusterra besteak beste).
Albistea irakurrita zalantza etorri zait. Euskaltegietako partaideok hitzarmenen bat daukagu HABErekin liburutegiko funts horiek online erabiltzeko aukera emango diguna? Liburutegi hori helduen euskalduntzea sustatzen duen erakunde publiko batena izan eta horrelakoak pentsa daitezke deskuidoan.
Berba Tek proiektuak eman dituenak aurkeztu dituzte gaur. Hiru gauza: bilatzaile semantiko bat, dokumentalen bikoizketa automatikorako tresna bat, eta hizkuntzen irakaskuntzarako tutore pertsonala.
Azkena irakurrita, Lanbiden izena emateko zer egin behar den enteratzen hasiko naiz.
Via Sustatu.
25 urte egin ditu Goierriko Goiztiri AEK euskaltegiak, eta ikasle batzuen laguntzarekin kantu hau sortu dute.
Lehenengo eguneko lotsa (basque reggae feat. Iñaki, Jiko & Leire) by Goiztiriaekgoierri
Meritua ez da erdalduntzat ditugun herrietako jendeak euskara ikastea; meritua da euskaldun zaharron komentarioak jasatea. Euskara ikasi eta berrogei urtera ere, euskaldun berri deitzen diegu. Ez zaizkigu euren herriak interesatzen: zer dago, bada, Barakaldon guk ikusteko modukorik? Eta pentsatzen dugu haiek gure herrietara etorri eta flipatu egin behar dutela gure kulturarekin, euskararekin, bizimoduarekin… aber, gure alboko herrietan bizi dira, e? Ez dira euskara ikasi duten japoniarrak, euskal herritarrak dira, geure modu-moduan.
— Onintza Enbeita
Meritua (Berria)
EGA erdaraz
Gaindituko al genuke EGA bezalako azterketa erderaz?
ega erdaraz
Gazteok udaro jorratzen dugun gaia dugu hau.Klaseak eta ikasketak bukatutakoan danok goaz hainbat akademietara frantsesa, ingelesa eta halakoetan apuntatzera.Institutuan bertan baditugu holako eskaintzak sorosle izateko kurtsoak etab.rekoak.
Hala ere garrantzi gutxiago ematen diogu EGA azterketa prestatzeari.Txikitatik euskaraz mintzatzen gara eskolan zein etxean eta askok erdara baino askoz hobeki konpontzen dira euskaraz.Erdarazko azterketarik ez zaizkigu egiten ordea,euskaran aldiz desberdin gertatzen da.Bertan lana aurkitzeko asmotan bagabiz euskarazko tituluren bat beharrezkoa dugu, baina titulu horrek benetan euskara dakizunaren adierazle izaten da?
Ia guztiz seguru nago horrelako azterketaren bat erderaz balego ia erdaldun erdiek suspendituko zutela, askotan berdina gertatzen baita euskaldunekin.Benetan titulu hori izatea asko EGAko galdeketak memoriaz ikasi dituzula esan nahi du, edozein euskaldunari zaila egingo litzaioke azterketa gaindiztea aurrretik nolakoak diren aztertu barik.beraz eta nire ustez titulu hori izatea ez du esan nahi benatn hizkuntza dominatzen duzunik baizik eta azterketa mota bat goitik behera eta zentzurik gabe buruz ikasi duzula.
Tituluak: plisti-plasta
Plisti-plasta blogean tituluak eta hauen balioari buruz hausnarketatxoa dago.
Hemen daukazue: http://plisti-plasta.blogspot.com/2006/05/herregeen-erresuma_14.html.
Bidali iruzkin berria