ergatiboa
Urte berri on!
Zaldierori baino hoberik ez zait okurritu abenduaren 31koa esateko:
(klikatu irudiaren gainean dioptriei sufrimendua kentzeko)
Zaldierori baino hoberik ez zait okurritu abenduaren 31koa esateko:
(klikatu irudiaren gainean dioptriei sufrimendua kentzeko)
Pilar Montoyak jarraitzen du B1erako aktibitateen propsoamenak egiten bere blogetik. Oraingoan erabaki baten berri eman eta harekin adostasuna adierazteko gaitasuna praktikan jartzeko proposamena.
Bide batez, honen aurretik beste hau plazaratu digu azken egunotan: 3.fitxa. Zer nahi duzu egia ala gezurra?
Lurdes Auzmendiren blogean irakurri dugu albistea. Dirudienez HABEren liburutegiko funtsa online kontsultatu ahal izango dituzte HABErekin hitzarmena egindako erakunde batzuetako ikerlariek (Mintzola, Asmoz, Soziolinguistika Klusterra besteak beste).
Albistea irakurrita zalantza etorri zait. Euskaltegietako partaideok hitzarmenen bat daukagu HABErekin liburutegiko funts horiek online erabiltzeko aukera emango diguna? Liburutegi hori helduen euskalduntzea sustatzen duen erakunde publiko batena izan eta horrelakoak pentsa daitezke deskuidoan.
Berba Tek proiektuak eman dituenak aurkeztu dituzte gaur. Hiru gauza: bilatzaile semantiko bat, dokumentalen bikoizketa automatikorako tresna bat, eta hizkuntzen irakaskuntzarako tutore pertsonala.
Azkena irakurrita, Lanbiden izena emateko zer egin behar den enteratzen hasiko naiz.
Via Sustatu.
25 urte egin ditu Goierriko Goiztiri AEK euskaltegiak, eta ikasle batzuen laguntzarekin kantu hau sortu dute.
Lehenengo eguneko lotsa (basque reggae feat. Iñaki, Jiko & Leire) by Goiztiriaekgoierri
Meritua ez da erdalduntzat ditugun herrietako jendeak euskara ikastea; meritua da euskaldun zaharron komentarioak jasatea. Euskara ikasi eta berrogei urtera ere, euskaldun berri deitzen diegu. Ez zaizkigu euren herriak interesatzen: zer dago, bada, Barakaldon guk ikusteko modukorik? Eta pentsatzen dugu haiek gure herrietara etorri eta flipatu egin behar dutela gure kulturarekin, euskararekin, bizimoduarekin… aber, gure alboko herrietan bizi dira, e? Ez dira euskara ikasi duten japoniarrak, euskal herritarrak dira, geure modu-moduan.
— Onintza Enbeita
Meritua (Berria)

Azken iruzkinak