Egia da!
Ikasleek sarritan irakasleok baino umore gehiago.
Barre egin dut Gabriel Arestiko ikasle hauen bideoarekin:
Ona, ezta?
Informazio gehiago: I. bideo-labur lehiaketaren irabazleak
Ikasleek sarritan irakasleok baino umore gehiago.
Barre egin dut Gabriel Arestiko ikasle hauen bideoarekin:
Ona, ezta?
Informazio gehiago: I. bideo-labur lehiaketaren irabazleak
Pilar Montoyak jarraitzen du B1erako aktibitateen propsoamenak egiten bere blogetik. Oraingoan erabaki baten berri eman eta harekin adostasuna adierazteko gaitasuna praktikan jartzeko proposamena.
Bide batez, honen aurretik beste hau plazaratu digu azken egunotan: 3.fitxa. Zer nahi duzu egia ala gezurra?
Lurdes Auzmendiren blogean irakurri dugu albistea. Dirudienez HABEren liburutegiko funtsa online kontsultatu ahal izango dituzte HABErekin hitzarmena egindako erakunde batzuetako ikerlariek (Mintzola, Asmoz, Soziolinguistika Klusterra besteak beste).
Albistea irakurrita zalantza etorri zait. Euskaltegietako partaideok hitzarmenen bat daukagu HABErekin liburutegiko funts horiek online erabiltzeko aukera emango diguna? Liburutegi hori helduen euskalduntzea sustatzen duen erakunde publiko batena izan eta horrelakoak pentsa daitezke deskuidoan.
Berba Tek proiektuak eman dituenak aurkeztu dituzte gaur. Hiru gauza: bilatzaile semantiko bat, dokumentalen bikoizketa automatikorako tresna bat, eta hizkuntzen irakaskuntzarako tutore pertsonala.
Azkena irakurrita, Lanbiden izena emateko zer egin behar den enteratzen hasiko naiz.
Via Sustatu.
25 urte egin ditu Goierriko Goiztiri AEK euskaltegiak, eta ikasle batzuen laguntzarekin kantu hau sortu dute.
Lehenengo eguneko lotsa (basque reggae feat. Iñaki, Jiko & Leire) by Goiztiriaekgoierri
Meritua ez da erdalduntzat ditugun herrietako jendeak euskara ikastea; meritua da euskaldun zaharron komentarioak jasatea. Euskara ikasi eta berrogei urtera ere, euskaldun berri deitzen diegu. Ez zaizkigu euren herriak interesatzen: zer dago, bada, Barakaldon guk ikusteko modukorik? Eta pentsatzen dugu haiek gure herrietara etorri eta flipatu egin behar dutela gure kulturarekin, euskararekin, bizimoduarekin… aber, gure alboko herrietan bizi dira, e? Ez dira euskara ikasi duten japoniarrak, euskal herritarrak dira, geure modu-moduan.
— Onintza Enbeita
Meritua (Berria)
Ona!
Aspaldian ikusi dedan publizitate tarterik onena! Zeini ez zaio matrikulatzeko gogoa pizten?
Zorionak Marta eta Raquel!
ginda
Raque ahaztu zait! Tira, postrerako ;-)
Oscarra
Neskak, jakin ezazue Patxitraperoren zorionek Oscarraren balio berdina daukatela.
I. bideo-labur lehiaketa
Bideo hau Gabriel Aresti euskaltegiko I. bideo-labur lehiaketaren irabazlea izan da. Hemen daukazue informazio gehiago: I. bideo-labur lehiaketaren irabazleak
Oso ona!
Hori bai umorea neskak! Horrelako bideotxo gehiago ikustea gustatuko sinosuke han eta hemen.
Bai, ona.
ona? bai, oso ona. Aspaldian ikusi dudan publizitaterik eraginkorrena. Ikasle horiek benetan gustura dabiltza euskara ikasten
Kristona!
Hau bai bideo dibertigarria! Neska hauek kristoneko lana egin dute! Eta baita Gabriel Aresti euskaltegikoek haiengan motibazio hau sortu badute. Zorionak guztientzat.
Jajajaja, a ze parrak egin
Jajajaja, a ze parrak egin ditudan! Euskaltegikoek "baxoerdi" batera gutxienez gonbidatuko dituzte, ezta?
Bideoa: iruzkina
Apa,
dotore, zoragarri, gaurkotua, eguneroko ogia, santurtziko
portuko sardinerak maila egokia eman dute; argi dago.
Zer esan: horrela bai neu ere euskaldun. Euskara bizian ziztu bizian edota TXISTU BIZIAN.
2.0 ikasleak
Ezagutzen ditut egileak eta benetan multimedia neskak dira. Ez dute kamara eskutik askatzen... Ta edizioa ere oso ondo geratu zaie.
Eskerrik asko denoi! Ez
Eskerrik asko denoi! Ez genuen horren arrakasta espero.
Merezita
...baina gehiago nahi dugu!
Ona
Oso polita. Ederra, neuri ere bertan izena emateko gogoa piztu zait.
Bidali iruzkin berria