Bideoa, sare sozialak
Aurrekoan Common Crafts-eko Lee LeFever-ek wikien izaera erabilera azaltzeko prestatu zuen bideo didaktiko dibertigarria aipatu eta Dotsub-en azpitutulak euskaratu ere egin genituen.
Gerora Mutilmediako Arkaitzek RSS in Plain English euskaratu zuen.
Hirugarren bat egin dute, Social Networking in Plain English (Sare sozialak ingeles errazean). Hemen daukazue:
Ingelesezko jatorrizko bertsioari "Basque" izan da azpitutuluak ipintzen lehena, gure atzetik Thaira itzultzen hasi dira. (DotSub-ek itzulpena zuzentzeko aukera ere ematen du
)
Sare sozialen kontu hau indarra hartzen hasi da AEBetan dirudienez, gurean ez hainbeste.
Beharbada, lehengo egunean BBOn komentatu ziren kezketakoren baterako irtenbideren bat zirriborratu digu honek.

Sinpletasunaren mugak
Bideo hauek egiten dituen Common Craft-en blogean saltseatzen, nola eta zergatik egiten dituzten azaltzen duen mezua aurkitu dut: Why Paperworks: All About Constraints.
Common Craft-ek bere zerbitzuen artean honelako bideoak egitea eskaintzen du. Baina bideoak egiteko muga zorrotzak ipini dizkiote euren buruari:
Lan egiteko era sinple honen zergatietan arrazonamendu interesgarriak daude.
Teknojostailuak gero eta gehiago izanda, birgerien birgeriez hutsalkeriara hurbiltzeko daukagun arriskutik ihes egiteko proposamen interesgarria. Kontzeptismo espartanoa nonbait, baina erakargarria aldi berean.
Teknologiaren gaineko hausnarketetan aintzat hartzekoa, duda barik.
Dogma
Common Craften hautazko mugak irakurri ostean , Dogma zinema etorri zait burura. Ez dakit bidea geure buruari mugak ezartzea den (ezezkoan nago) baina argi izan behar dugu sekuentzia: 1- "zer lortu nahi dut" 2- "honetarako zein tresna behar dut" Eta ez, sarritan bezala tresnak jarduera ahalbideratu.
Finean, tresna informatiko nabarretatik ihesi "interfaze argirantz" "teknologia gardenerantz" jauzi egin; non erabiltzaileak teknologiari erreparatu beharrean, eginkizunari erreparatzen dion.
Sekuentziari gehitu
Tarteko pausoa gehituko nioke sekuentzia horri:
Hortxe dago nire ustez, bideo hauen koxka eta indarra. Bigarren pauso horretan zentratzera behartzen dute euren burua. Hain zuen ere zelan ulertarazi zer den wikia, rss-a edo sare sozialak.
Didaktika, azken batean, ez da ikastea zelan lortu-aren zientzia?
Bidali iruzkin berria