03
Eka
2008

Basquecamp

Zapatu honetan Bartzelonara joateko nintzen, baina lanarekin eta garraoien konbinazioekin asmatu ez, eta azkenean saria bertan jasotzera joan barik geratuko naiz. Dena dela zapaturako plan ederra dugu bestela! Basquecamp.

Zer da hori ba? Aspaldian interesatzen zaidan gauza. Unconference eta barcamp kontzeptuak ikusi ditugu azkenotan han eta hemen. Ikasteko, hitz egiteko eta partekatzeko ohiko jardunaldi, batzar, kongresu eta enparauen formaltasunetik haragoko bilkurak dira. Desestrukturatuagoak, deshierarkizatuagoak, partaideek eurek gidatuagoak eta, azken batean, informalagoak.

Ikaskuntza eta jakintzaren transmisiorako gune berrak dira, eta alde horretatik benetako interesa daukat zelan funtzionatu dezaketen bertatik bertara ikusteko. Eta Larrabetzun daukagu aukera larunbatean.

Teknologia, internet eta halako saltsetan euskaraz eta euskararen munduan gabiltzanontzat prestatu da basquecamp hau. Gai zerrenda ugaria dugu, hitzaldi eta aurkezpen laburretan garatzekoa, konfiantzan, lagunartean eta lagunak eginez.

Gainera, beste euskaltegiblogeroren bat animatzen bada, Larrabetzun edukiko dugu parada parraplada batzuk botatzeko, tragoren baten laguntzarekin.

Badakizue, zapatu honetan, ekainak 7, Larrabetzuko gaztetxean arratsaldeko 18.00etatik aurrera. Animoa baaaaa!


Hori Bai Gaztetxea map

Biharamuna

aitor (ez da egiaztatu)-(e)k 2008, Ekaina 9 - 09:13-(e)an bidalia.

Zer moduz Larrabetzun larunbatean? Zure kronikaren zain gaude/nago

Basquecamp

Benito-(e)k 2008, Ekaina 9 - 12:45-(e)an bidalia.

Patxi Gaztelumendik egin du kronika Sustatun dagoeneko. Han izan genuenaren kontakizuna badugu behintzat. Guretzako interesgarriena izan daitekeenari buelta pare bat eman diot, baina oraindik ez naiz idazten paratu. Ea tartetxo bat hartzen dudan.

Bidali iruzkin berria

The content of this field is kept private and will not be shown publicly.
By submitting this form, you accept the Mollom privacy policy.
Sindikatu edukia