Audioa eta bideoa
SOLAS GIROAN: Ezker Abertzalea eta egoera
Duela urtebete Sortuk bere legalizazioa eskatu zuen eta oraindik legez kanpo jarraitzen du. Horretaz gain, azken hilabeteotan izandako aldaketak aztertu ditu Maribi Ugarteburuk, baita konpondu gabeko arazoak ere, arlo politiko zein sozialean.
IBAIZABAL: Lan-uzteak EAEn
Bihar, hilaren 9an Administrazio eta Zerbitzu Publikoetan burutu nahi dituztenak, ELA, LAB eta EILAS sindikatuek deituta. Egoera ezaguna da: hainbeste erreforma eta aldaketa egin ondoren langabeziak gora egiten jarraitzen du eta langileen eskubideek behera, ELAko Igor Eizagirrek azaldu duenez.
IBAIZABAL: Mundu Bateko Jardunaldiak
“Emakumeok, Ingurugiro eta Biodibertsitatearen alde” lelopean gaur hasiko dira Bilboko Hikaateneoan. Larunbatera arte, hitzaldiak, mahai-inguruak, bideo-emanaldiak eta gehiago izango dira, Mundu Bat GKEko Joseba Gotzon Martinek kontatu digunez.
IBAIZABAL: Mendebaldeko ekonomiaren egoera
Duela 3-4 urte sortutako krisia gero eta sakonagoa da Mendebaldean. Beste herrialde batzuk (Txina, India, Brasil etab.) gorantz doazen bitartean, hemengo panorama gero eta ilunagoa da. Luis Guridiren ustez, duela urte gutxi izandako kontsumo maila ez da bueltatuko.
XEREZADE: Emakumeen estatus intelektuala, VIRGINIA WOOLF
1920ko udazkean Arnold Bennetek liburu bat argitaratu zuen emakumeen gaitasun intelektualaz. Bertan esaten zuen begi bistakoa zela emakumeak gizonak baino buru motelagoak direla, eta gaineratzen zuen ez hezkuntzak ez askatasunak ez zutela hori sekula aldatuko. Desmond MaCarthy idazleak, Zapelatz Jatorra ezizenez, liburu horri buruzko erreseina bat argitaratu zuen New Statesman egunkarian, eta adierazi zuen guztiz bat zetorrela horretan Bennetekin.
Garai hartan Virginia Woolf lanpetuta zegoen Jacob’s Room liburua idazten, baina halako tripako mina jarri zitzaion erreseina hura irakurri zuenean, non, liburua tarte batez utzi, eta erantzuna eman zion Zapelatz Jatorrari New Statesman egunkarian bertan. Horrela sortu zen bien arteko polemika bat emakumeen gaitasun intelektualaren inguruan.
Ai, ze ona den batzuetan jende argiak tripako minak tinta isuri bihurtzea. Izan ere, gaurko atalean entzungo ditugun Virginia Woolfen gutunez gain, polemika honek beste fruitu bikain bat utzi zigun: Woolfek gerora argitaratuko zuen A Room of One’s Own liburua.
Iz*r*a zaitezte, Bennet , MacCarthy eta zuen mariatxi guztiak.
Zozoak beleari ...
Author: etxepareinst
Keywords:
Added: January 18, 2011
Zer moduz? (Frantzia)
Author: etxepareinst
Keywords:
Added: January 18, 2011
Zenbat buru, hainbat aburu (Galizia)
Author: etxepareinst
Keywords:
Added: January 18, 2011
Zenbat buru, hainbat aburu (Barcelona)
Author: etxepareinst
Keywords:
Added: January 18, 2011
Woody Allenen ateraldiak (London)
Author: etxepareinst
Keywords:
Added: January 18, 2011
Usteak, erdia ustel
Author: etxepareinst
Keywords:
Added: January 18, 2011
Txapela buruan, ibili munduan (Germany)
Author: etxepareinst
Keywords:
Added: January 18, 2011
Ongi etorri (Libano)
Author: etxepareinst
Keywords:
Added: January 18, 2011
Ongi etorri. (Berlin)
Author: etxepareinst
Keywords:
Added: January 18, 2011
On egin bejondeizula
Author: etxepareinst
Keywords:
Added: January 18, 2011
Non nire gogoa, han nire zangoa (Mexiko)
Author: etxepareinst
Keywords:
Added: January 18, 2011
Maite zaitut (Germany)
Author: etxepareinst
Keywords:
Added: January 18, 2011
Lan lasterra, lan alferra
Author: etxepareinst
Keywords:
Added: January 18, 2011

Azken iruzkinak