Hizkuntzalaritza eta normalizazioa

Elizen Arteko Biblia bizkaieraz-edo?

Erabili.com galdezka - duela 33 min 39 seg
Euskara kontuengatik-eta maiz darabiltzat esku artean Bibliak euskaraz izan dituen hainbat bertsio, eta horien artean, azken hamarkad(et)an-edo Bibli Elkarte Batuak-eta esku artean jarri diguten euskara batuan eginiko Elizen Arteko Biblia (http://www.biblija.net/biblija.cgi?lang=eu).

Xabier Azanza: "Urteotan esperotakoa egin du gobernuak, ez nahi nuena"

Erabili.com galdezka - duela 33 min 39 seg
Xabier Azanzak ez du jarraituko Euskarabidearen zuzendari kudeatzaile karguan. Nafarroako Gobernuak atzo (2011-7-18) jakinarazi zuenez, aurrerantzean Maximino Gómezek hartuko du euskararen nafar erakundearen gidaritza. 2007tik, Nafarroako Gobernuak Euskarabidea sortu zuenetik, bete du Azanzak kargua. Berria-n Azanzari egin dioten elkarrizketa ekarri dugu hona.

Ahalera

Erabili.com galdezka - duela 33 min 39 seg
Ahalerazko perpausak taxutzean badakigu aditz nagusiari laguntzailea darraiola ahaleran, hala nola egin dezake, idatz dezake, etab. Baina zer gertatzen da aditz nagusia gehi izan erako aditz lokuzioak ditugunean? Bi aldiz eman behar al dugu laguntzailea?

Algara

Erabili.com galdezka - duela 33 min 39 seg
Algara hitzaren jatorria ezagutu nahian.

Nola esanen litzateke euskaraz 'e-portfolio'?

Erabili.com galdezka - duela 33 min 39 seg
"e-portfolio"-a edo "portafolio"-a erabili nahi dut ikasleekin baina ez dut euskarazko beste adierarik ezagutzen.

Arku jaurtitzailea?

Erabili.com galdezka - duela 33 min 39 seg
Nobelatxo bat idazten ari naiz eta zuen webgunea askotan erabiltzen dut nire ortografia zalantzak zuzentzeko eta hitz berriak ikasteko. Ondorengo zalantzatxo hau daukat: nire nobelan pertsonaia bat arku jautitzailea da.

Nola da euskaraz Urduñako 'bollo' fenomenoa?

Erabili.com galdezka - duela 33 min 39 seg
Urduña inguruan bollo deituriko fenomeno metereologikoa dago. Mendietako behe-lainoa herrira jaisten denean deitzen zaio horrela.

'Espectacularización', 'tabloidization'

Erabili.com galdezka - duela 33 min 39 seg
Terminologiaren inguruko zalantza da aurkeztu nahi dudana.

'Haratago': zuzen ala oker?

Erabili.com galdezka - duela 33 min 39 seg
Bertsoaren inguruan idazten ari naizen lantxo batean, honelako esaldi hau idatzi dut: "Euskal Herritik haratago ere badira inprobisatzaileak".

Orokorrean

Erabili.com galdezka - duela 33 min 39 seg
Duela gutxi esan zidaten orokorrean ezin dela erabili, erderakada dela. Horren ordez, oro har edo orokorki esan eta idatzi ahal dugula.

BerbaTek: euskarazko hizkuntza-teknologiak martxan

Erabili.com: iritizi muinetik - duela 33 min 58 seg
Azken hiru urteotan, euskararentzako hizkuntza-teknologiak ikertzen eta garatzen aritu gara Euskal Herriko hainbat erakunde BerbaTek proiektuan. Eta, proiektuaren helburuetako bat izanik ikerketa erabilera praktikora bideratzea, hiru demo ere sortu ditugu: zientzia eta teknologiako bilatzaile semantiko multimedia bat, dokumentalen bikoizketa automatikorako demo bat, eta hizkuntzen irakaskuntzarako tutore pertsonal bat.

Aldahitz ikerketa: Euskara ikasi dutenen hizkuntza‐ohituren aldaketak lan munduan

Erabili.com: iritizi muinetik - duela 33 min 58 seg
Soziolinguistika Klusterrak Aldahitz ikerketaren ondorioak kaleratu ditu. Ikerketa 2010 eta 2011. urteetan zehar garatu da, lan munduan, eta tipologia jakin bateko langileen kasuak izan ditu aztergai: heldu zirela euskara ikasi, eta lankideekin euskaraz egiterainoko ohitura finkatu duten langileak. Klusterrak proiektu hau AEK-Ahize, Elhuyar Aholkularitza, Emun Koop. E., Hernaniko Udala eta Eusko Jaurlaritzako HPSrekin lankidetzan garatu du. Pello Jauregi irakaslea (EHU) izan da zuzendaria eta Eusko Jaurlaritzak finantzatu du. Jarraian datorrena ikerketaren ondorioen sintesiaren txostena duzue.

Eremu jakin batean hegemonikoa izan behar du hizkuntzak, buru emango badu

Erabili.com: iritizi muinetik - duela 33 min 58 seg
Horrenbeste metahizkuntza egiten denean, gauzak ez doaz ondo. Zoriontsu denak ez du pentsatzen zorionaz; ez denean hasten da pentsatzen.

Hizkuntza zapalkuntzaren aurrean, eskola euskalduna da gure aukera

Erabili.com: iritizi muinetik - duela 33 min 58 seg
Herri euskalduna zapaltzeko Estatuek estrategia ezberdinak erabili ohi dituzte. Lurralde zatiketaren ondorioz, Euskal Herrian hizkuntza politika ezberdinak daude indarrean, eta hezkuntzaren alorrean eragiten dituen ondorio larriak bistakoak dira.

Hiriko ez da soilik auto bat

Erabili.com: iritizi muinetik - duela 33 min 58 seg
Hiriko ez da kotxe bat. Hiriko hiri barneko mugikortasunerako irtenbidea da. A new solution for the new urban mobility, Jesús Echavek, Hirikoren presidenteak adierazi duen bezala, jasangarriak izan eta pertsonengan oinarritu nahi diren hirietako mugikortasunari ekarpen berritzailea izateko helburuarekin jaio den proiektua da, Green Capital 2012 den Vitoria-Gasteizko izena munduan zehar zabaltzen ari dena.

"Dekretuz euskalduntzea" ez da euskalduntzea

Erabili.com: iritizi muinetik - duela 33 min 58 seg
Eusko Jaurlaritzak iragarri zigun 2011. urtearen bukaera aldera dekretu bat aterako zuela, herritar batzuei euskara ziurtagiriak emateko: unibertsitateko ikasketak euskaraz egin dituztenei EGAren pareko maila aitortuko die, DBHren erdia euskaraz ikasi dutenei B1 maila, Batxilergoaren erdia euskaraz egin dutenei 2. hizkuntz eskakizuna... Siglen saltsa horren erdian arriskua dugu arazoaren muina zein den ez konturatzeko.

Esan Erranen itxiera, ongi neurtutako erabaki politiko baten ondorioa

Erabili.com: iritizi muinetik - duela 33 min 58 seg
Esan Erran euskaraz emititzen duen irrati bat da. Bere lurraldea, Imotz, Basaburua, Ultzama, Odieta, Anue, Atetz eta Lantz. Herriak sortu zuen eta herriaren lanari eta laguntzari esker iraun du ia hamabost urte. Orain bere emisioa eten behar izan du, langile bat lanik gabe gelditu da eta herritarrek zerbitzu bat galdu dute.

Euskararen bizi-indarraz Ipar Euskal Herrian

Erabili.com: iritizi muinetik - duela 33 min 58 seg
UNESCO erakundeko arriskuan diren hizkuntzei buruzko aditu talde berezi batek Language Vitality and Endangerment (Hizkuntzen bizi-indarra eta desagertzea) deitu zen txostena aurkeztu zuen, 2003an. Txosten horren helburuak hizkuntzen higaduraren maila definitzea eta desagertze arriskuaren balioztapen-irizpideak finkatzea ziren.

Txillardegiren ekarria euskararen arnasguneei

Erabili.com: iritizi muinetik - duela 33 min 58 seg
Zuk esan zenuen, Jose Luis: «Ez bada beharrezkoa bere lurraldean, hizkuntza batek jai du». Esaldi horrek laburbiltzen du zure ekarria, zure lanaren zioa eta funtsa. Sakonagoa da, askoz, zure lana, gogoeta, mamia, Txillardegi, ezbairik gabe. Baina koherentziaren bidetik, beti defenditu zenuen abertzaletasuna eta independentzia hizkuntzaren ikuspegitik egin behar zela, nekez lortuko zela, bestela, ezer.

Que mas da decir 'etxe' o decir 'casa'

Erabili.com: iritizi muinetik - duela 33 min 58 seg
Txillardegirekin bildu nintzen batean, solasean lasai gindoazelarik, orduan atzerrian zegoen Eusko Jaurlaritzako buruzagi baten euskararekiko axolagabekeria agertu zidan. Aipatu buruzagia, ordea, euskal instituzio gorenaren ikurtzat jartzen zuen eta baita Eusko Jaurlaritzan aginte makila zuen alderdiaren sinbolotzat ere. Eta euskararen etorkizuna piperrik ere ez zitzaiela inporta adierazteko, aipatu buruzagiaren hitzak adierazi zizkidan: *Qué más da decir etxe o decir 'casa'*.
Sindikatu edukia