Euskaltegiak

B1erako mintzagaiak: Zer erabaki duzu?

Atoan - 2012, Otsaila 8 - 17:48
Lotura

Pilar Montoyak jarraitzen du B1erako aktibitateen propsoamenak egiten bere blogetik. Oraingoan erabaki baten berri eman eta harekin adostasuna adierazteko gaitasuna praktikan jartzeko proposamena.

Bide batez, honen aurretik beste hau plazaratu digu azken egunotan: 3.fitxa. Zer nahi duzu egia ala gezurra?

Kategoriak: Euskaltegiak

HABEren liburutegikoak online erabiltzeko aukera

Atoan - 2012, Otsaila 7 - 19:51
Lotura

Lurdes Auzmendiren blogean irakurri dugu albistea.  Dirudienez HABEren liburutegiko funtsa online kontsultatu ahal izango dituzte HABErekin hitzarmena egindako erakunde batzuetako ikerlariek (Mintzola, Asmoz, Soziolinguistika Klusterra besteak beste).

Albistea irakurrita zalantza etorri zait. Euskaltegietako partaideok hitzarmenen bat daukagu HABErekin liburutegiko funts horiek online erabiltzeko aukera emango diguna? Liburutegi hori helduen euskalduntzea sustatzen duen erakunde publiko batena izan eta horrelakoak pentsa daitezke deskuidoan.

Kategoriak: Euskaltegiak

Berba Tek: ... hizkuntzen irakaskuntzarako tutore pertsonal bat (besteak beste)

Atoan - 2012, Otsaila 7 - 16:06
Lotura

Berba Tek proiektuak eman dituenak aurkeztu dituzte gaur. Hiru gauza: bilatzaile semantiko bat, dokumentalen bikoizketa automatikorako tresna bat, eta hizkuntzen irakaskuntzarako tutore pertsonala.

Azkena irakurrita, Lanbiden izena emateko zer egin behar den enteratzen hasiko naiz.

Via Sustatu.

Kategoriak: Euskaltegiak

Goiztiri euskaltegia: 25. urteurreneko kantua

Atoan - 2012, Otsaila 7 - 01:35
Lotura

25 urte egin ditu Goierriko Goiztiri AEK euskaltegiak, eta ikasle batzuen laguntzarekin kantu hau sortu dute.

 

Lehenengo eguneko lotsa (basque reggae feat. Iñaki, Jiko & Leire) by Goiztiriaekgoierri

Kategoriak: Euskaltegiak

Meritua, herriak eta japoniarrak

Atoan - 2012, Otsaila 6 - 11:55

Meritua ez da erdalduntzat ditugun herrietako jendeak euskara ikastea; meritua da euskaldun zaharron komentarioak jasatea. Euskara ikasi eta berrogei urtera ere, euskaldun berri deitzen diegu. Ez zaizkigu euren herriak interesatzen: zer dago, bada, Barakaldon guk ikusteko modukorik? Eta pentsatzen dugu haiek gure herrietara etorri eta flipatu egin behar dutela gure kulturarekin, euskararekin, bizimoduarekin… aber, gure alboko herrietan bizi dira, e? Ez dira euskara ikasi duten japoniarrak, euskal herritarrak dira, geure modu-moduan.

— Onintza Enbeita

Meritua (Berria)

 

Kategoriak: Euskaltegiak

Hizkuntza eta politika

Atoan - 2012, Otsaila 5 - 23:04

"Hizkuntza-alderdikeria saihestu behar da" esan beharko genuke agian eta ez "politika eta hizkuntza ez dira nahastu behar"

— Erramun Turutarena

Hizkuntza eta politika (Turutene)

 

Kategoriak: Euskaltegiak

Mintzamenaren definizio bat

Atoan - 2012, Otsaila 5 - 22:55

Zuetako bakoitzak badu hautapen naturalak inoiz asmatu duen ezaugarri ahaltsuen, arriskutsuen eta subertsiboena. Audio teknologia neuronala den zerbait da, beste pertsona batzuen gogamenak birprogramatzeko. Zuen mintzamenaz ari naiz, jakina, horrek ahalbidetzen baitizue zuen gogameneko pentsamendu bat zuzenean beste norbaiten gogamenean landatzea, eta haiek ere beste hainbeste saiatuko dira egiten zurekin, zuetako inork kirurgiaz baliatu beharrik gabe.

— Mark Pagel

TED hitzaldien artean Mark Pagel biologoaren Hizkuntzak nola aldatu zuen gizadia dugu, Andoni Sagarnak eta Olatz Mercaderrek euskaraz azpitutulatuta.

Goiko hitzekin ekin dio solasari, hizkuntza teknologia sozialeko zerbait dela iradoki nahi duen solasa.

Kategoriak: Euskaltegiak

Txofertzan

Hegoalde euskaltegia - 2011, Azaroa 30 - 17:30


Zergatik haserretzen gara hainbeste gidatzen ari garenean?  Aldarte eta jokabide ugari ikus daitezke gidarien artean. Eta zu nolakoa zara, amorrarazten ala gozatzen zoazen horietakoa? Aizu, eta topiko tipikoa: emakumeek hobeto gidatzen al dute? Hori diote istripu kopuruek, baina hala al da? Nolako gidaria zaitugu, gidatzea gustatzen zaien horietakoa akaso?  Entzun eta emaguzu zure berri: http://www.ikasbil.net/audio/gidatzen_090603_1321.mp3

Comments

Kategoriak: Euskaltegiak

Lehen apaiz, orain medium

Hegoalde euskaltegia - 2011, Azaroa 24 - 17:40

Aitona-amonak apaizarenera joan ohi ziren aholku eske, orain igarleak, Tarota eta horrelakoak puri-purian omen daude. Zer, zuri ere "morbo" edo jakin-min moduko bat eragiten al dizute horrelakoek? Egon al zara inoiz horrelakoren batean? Kontaguzu!

Entzun: http://www.ikasbil.net/audio/M-LIZARRALDE-MEDIUMa_Ikasbil_100809_1321.mp3

Comments

Kategoriak: Euskaltegiak

Plazerrak txikian handi

Hegoalde euskaltegia - 2011, Azaroa 16 - 17:32

Sarritan esaten dugu: "chica, si no fuera por estos momentos". Horiek dira plazer txikiak, bere txikitasunean ikaragarri handiak guretzat.

Txokolatea, esaterako, zelako plazerra! Edo beharbada gozozaletzat baino gazizaletzat duzu zeure burua! Adibidez denok ez gara kafezaleak!

Noski, koloreak ez dira denontzat berdinak. Nik oraintxe kafe izozkia jango nuke, mihia trebeaz bolatxoa miazkatuz, Donostiako Paseo Berrian pasieran nabilela.Eta etxeratutakoan garagardotxo fresko bat hartuko dut. Eta zuk, zein da zure plazer txikia, gutizia? Igandeko bermuta agian? Zapatu goizean zure besaulki preziatu horretan egunkaria irakurtzea apika? Bainuontzian estresaren kontrako bainua hartzea ostiral gauean? Aitorguzu! 

http://www.ikasbil.net/bideo/gorrotxategi_100928_1048.flv

Comments

Kategoriak: Euskaltegiak
Sindikatu edukia