2011ko abenduaren 16an, lau hitzarmen sinatu zituen HABEk beste hainbeste erakunderekin. Hitzarmen hauen sinadura, HABE Liburutegia azken urteotan garatzen ari den egitasmo zabalago baten baitan txertatu behar da; alegia, Liburutegiko funtsen erabilera ez-presentziala bultzatzeko xedez lantzen ari garen egitasmo estrategikoaren baitan.
BerbaTek ikerketa-proiektuaren emaitzak aurkeztu zituzten atzo (2012-2-7) Usurbilen, Elhuyar Fundazioaren egoitzan egindako ekitaldian. Vicomtech-IK4 teknologia-zentroak, Tecnalia Research and Innovation Fundazioak, EHUko Aholab eta IXA taldeek eta Elhuyar Fundazioak osatutako partzuergoak egin du hizkuntzen industriarentzako irtenbide praktikoak helburu dituen ikerketa, Eusko Jaurlaritzaren Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo eta Kultura sailen laguntzarekin.
Euskarak Sozietate Publiko eta Zuzenbide Pribatuko Erakunde Publikoetan ere tokia duela bermatzeko jardunaldia burutu zen joan den ostegunean (2012-2-2) Arabako Teknologi Parkean (Miñao). Guztira, 120 bat lagun bildu ziren bertan eta erakunde guztien lankidetza behar-beharrezkoa dela azaltzeaz gain, herritarrari zerbitzurik onena emateko oinarriak ezarri zituzten.
Valentzian eta Murtzian euskara ikasi nahi dutenei beharreko baliabideak eskura jartzeko helburuarekin, Iñaki Uribe HABEko zuzendariak hiru hitzarmen sinatu ditu Murtziako, Valentziako eta Quart de Poblet-eko (Valentzia) Euskal Etxeetako ordezkariekin. Valentzian, hitzarmena probestuz, Luis Najarrori omenaldia egin diote urte luzeetan zehar euskararen alde egin duen lan guztiagatik.
Euskararen erabilera esparru guztietan sustatzeko, ezinbestekoa da herritarrei baliabide eta tresnak ematea, teknologia berrien arloan bereziki. Testuinguru horretan kokatzen da 2011n Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak euskarazko eduki entziklopedikoak sarean jartzeko garatutako egitasmoa.
Euskara eta euskal kultura kanpoan ezagutarazteko ahaleginean, nazioarte mailako azoka ezberdinetan parte hartzeari ekingo dio aurten ere Etxepare Euskal Institutuak. Lehen biak Cannes hirian urtarrilaren 28tik 31era burutuko den Midem -Europako musika azokarik garrantzitsuena- eta Parisen otsailaren 1etik 4ra bitartean izango den Expolangues hizkuntza azoka izango dira; azken honetara Etxepare Euskal Institutua bere baitan doan lehen aldia da.
Banaiz Bagara elkarteak, Mintzola Fundazioarekin eta Euskal Kantuzaleen elkartearekin lankidetzan, euskara ikasteko eta erabiltzeko bide berriak ireki asmoz garatu duen proiektu pilotuaren emaitzak eta irakasleentzako materiala aurkeztu ditu.
Euskara Kultur Elkargoak, Ikastolen Elkarteak, Nafarroako Euskara Teknikarien Lanbide Elkarteak, Sortzen Ikasbatuaz taldeak eta Topaguneak kanpaina jarri dute abian, Nafarroan haurrak D ereduan matrikulatzera animatzeko.
Udalerri Euskaldunen Mankomunitatearen Batzar Nagusiak 2012ko egitasmoa onartu du.
Herenegun, urtarrilaren 14an, Jose Luis Alvarez Enparantza Txillardegi hil zen, 82 urte zituela. Hil kapera Donostiako Errekalde auzoko beilategian izan ondoren. Errausketa familia giroan egin zuten atzo.
Buenos Aireseko Euskaltzaleak Elkarteak egoitza behar du eta teilape berria lortzeko kanpaina antolatu dute, han bezala Euskal Herrian ere laguntzak eskuratzeko.
Jaurlaritzaren Kontseiluak 2012an Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologietan euskara sustatu, garatu edota normalizatzeko eta euskarazko hedabideak sendotu, garatu eta normalizatzeko diru-laguntzak emateko araubideak ezarri eta bi deialdien aginduak onartu ditu.
-- Delivered by Feed43 service
-- Delivered by Feed43 service
-- Delivered by Feed43 service
-- Delivered by Feed43 service
-- Delivered by Feed43 service
-- Delivered by Feed43 service
-- Delivered by Feed43 service
-- Delivered by Feed43 service
Azken iruzkinak