euskaltegiblogak

Lynksee, zerbitzu berriak: joomla eta moodle

Karrajua Bi (debaldeko klona) - duela 3 min 50 seg

Lynksee-k zerbitzuen esparrua zabaldu du. Oraindik ez daude martxan asko, baina laster ei datoz.

  • IKTeroen blogean egin zuten aipamenaren bidez jakin genuen zerbitzua euskaraz ere eskaintzeko asmoa daukatela.
  • Laster baten, Joomla eta Moodle gehituko dituzte aplikazioen artean. Oso berri ona hezkuntza eta irakaskuntza mundukoontzat. Eta aukeren esparrua oraindik gehiago zabaltzen da.
  • Azkenengoz, eta hau martxan dago dagoeneko, Lynksee-n dauzkagun tresna guztiak norberaren domeinuaren azpian ere funtzionatu dezakete. Domeinua erosita badaukazu, zeure orriak haren azpian agertuko dira, Lynksee-ren azpidomeinuan agertu beharrean.
Aurrekoan gomendagarria dela esan bagenuen, oraingo hauekin areago. Zerbitzu desberdinak eskaini nahi badira, apurtxu bat (baina apurtxu bat bakarrik) teknoendredantea bazara, eta zerbitzaria kontratatu nahi ez baduzu, aukera hau benetan gomendagarria da.
Adibidez, eskola bateko zerbitzu desberdinak atondu daitezke: ataria, bloga, wikia, argazkiak.... blogaren korsera mugatu barik, dokumentazioa sarean ipini wikiaren bidez, zentroaren informazioa atari dotore batean zabaldu, eskolako foroak antolatu, lan-taldeak,...
Lastima ideia lehenago garatu ez izana, bestela gaur egun web2.0 zerbitzuetan pisu handia edukiko luke zerbitzu honek.

Kategoriak: euskaltegiblogak

Lynksee: atari konpletoa

Karrajua Bi (debaldeko klona) - duela 3 min 50 seg


Genbetaren
bidez Lynksee zerbitzua deskubritu dut gaur. Ostatze-zerbitzu askok eskaintzen dutena eskaintzen du leku bakar batean. Esan daiteke orain arte debadeko klona egiteko lekurik aproposena izan daitekeela.

Eduki desberdinak antolatzeko web-tresna ezagunak instalatuta eskaintzen ditu doan norberak bere beharren arabera egokitzeko. Ostatze-zerbitzuen alternatiba modura aurkezten da, eta egia esanda oso eskaintza erakargarria da. Honako tresnak dituzu une honetan kontu batean:

Ohi dugun legez, Karrajuaren klona egin dugu. Hemen daukazue:

Egia esanda, Karrajuan erabili ditugun funtzionalitate gehienak atondu daitezke zerbitzu honetako tresnen bidez. Oso zerbitzu interesgarria duda barik norberaren ataria, edo euskaltegi-eskola batena, edo lan-talde batena.

Konfigurazio aukera batzuk falta zaizkio oraindik, gehien bat tresnen konfigurazioa eta aukerei dagozkienak: hizkuntza (ingelesa, gaztelania eta katalana oraingoz), diseinua, pluginak eta gehigarriak,.. Aukeran on-line agregatzailea gehituko nioke (gregarius adibidez). Ez dugu asko sakondu oriandino dena dela, baliteke ikusi ez dugun aukera gehiago izatea.

Badirudi garapenean jarraitzen dutela, eta zerbitzu eta aukera gehiago integratzeko asmoa daukatela. Berauen artean Drupal-en moduko CMSa eskainiz gero, orduan bai edukiko genuke klon-klona.

Tira ba, zerbitzu interesgarria eta gomendagarria momentuz, eta, gehien bat, oso ideia ona.

Kategoriak: euskaltegiblogak

Tumblr: tumblelog bat

Karrajua Bi (debaldeko klona) - duela 3 min 50 seg


Ez dut tumblelogen kontua ezagutu izan, eta Genbetaren mezu honen bidez  kontzeptua bera eta eredua ematen duen zerbitzu bat ezagutu ditut: Tumblr.

Tumblelog bat, labur esanda, klase askotako edukiak (testuak, aipuak, argazkiak, estekak,..) blogen antzera, baina berauen muga batzuk barik (titulua ipini beharra, testuaren itxura,...) posteatzea ahalbidetzen duen sistema da. Askoz libreagoa, oharr-blok modura, eguneroko modura, edo zerrenda kronologiko modura nahi bada.

Tumblr zerbitzuan zabaldu dut kontua: http://karrajua.tumblr.com. Hauek dira berton topatu daitezkeen aukerak:

  • Blog mezu arrunta

  • Argazkia

  • Aipuak

  • Estekak

  • Elkarrizketak

  • Bideoak

  • eta agregatzaile modura ere erabil daiteke, jarioa sartu eta buletin modura erabil daiteke.
Eduki mota guztietan titulua ipintzea hautazkoa da. Ikusten duzuenez karrajuaren funtzionalitate batzuk ekarri daitezke honako sistema batera. Karrajuaren eta del.cio.us-en lastermarken jarioak sartu ditut eta probako mezu batzuk ere egin ditut.

Ez da beste munduko ezer, baina kontzeptua sinpletasunagatik eta irekitasunagatik, baita itxuragatik ere, gustatu egin zait.

Technorati Tags: tumblelog, tumblr, karrajua

Kategoriak: euskaltegiblogak

Terapad: zerbitzu berri interesgarria

Karrajua Bi (debaldeko klona) - duela 3 min 50 seg
Terapad.com Wwwhat's new-ren bidez jakin dut honen berri. Blog plataforma berria baina zerbitzu osagarri askorekin.
  • CMSa
  • Denda birtuala egiteo aukera
  • Foroak
  • Egutegiak
  • .....
Gauza gehiago ere eskaintzen du. Ikusten duzuenez bloga baino gehiago debaldeko CMSa eskaintzen duela esan daiteke.
Beste klon bat egin dut probatzeko. Ea agintzen duen guztia betetzen duen:
http://karrajua.terapad.com
Technorati Tags: bloga, cms, karrajuklona, terapad

Kategoriak: euskaltegiblogak

Netcipia: wikibloga eta gehiago

Karrajua Bi (debaldeko klona) - duela 3 min 50 seg

Karrajuak egiteko aukeren bila orain arte zerbitzu bakar baten karraju osoena egiteko modua ematen diguna aurkitu dut: Netcipia. Zerbitzu berria da eta oraindino igartzen da garapenean dagoela. Wikiblog modura definitu daiteke. Honako aukerak ematen ditu:

  • Wiki zerbitzu askoren modura espazioak edo wikiguneak sortzeko aukera ematen du. Hemen gure proba.
  • Wikiekin batera espazio bakoitzean bloga sortzeko aukera ere ematen du. Karraju horretako bloga adibidez.
  • Gune baten barruan atal desberdinak osatu daitezke wiki desberdinekin edo blogaren kategoriekin.
  • Norberarena izan daiteke, publikoa, pribatua edo kolaboratiboa.
  • RSSak, argazki bildumak eta hainbat funtzionalitate berezi ematen ditu

Esan dugun legez, garapenean dago oraindino eta hobetzeko gauzak dauzka: blogaren editorea, itxura,... Bestalde, gauza batzuk editatzeko maila aurreratutxua eskatzen du. Edozelan ere, oso aukera interesgarria norberararen, lan-taldearen edo ikas-taldearen guneak antolatzeko.
Aurreko baten ere esan genuen, euskaraz honelako zerbitzuren bat estimatuko genuke askok.

Technorati Tags: netcipia, wiki, blog, wikiblog, karrajua

Kategoriak: euskaltegiblogak

ASPALDIKO!

Erandioko Udal euskaltegia - duela 4 ordu 53 min
Kaixo!Hemen naukazue berriro!Norbait  dago?Bai,azkenean asti pizka bat atera dut zerbait idazteko .Zenbat denbora,ezta?Zer pentzaten zenuten idazteari utzi niola?Ba ez,gertatzen dena da ordenagailuaerabiltzeko hiru garenez,orain zaila daukala idaztea.Dena den,zuek,Benitoketa Atorrek,ezduzue ezer idatzi ezta galdetuere zer gertatu zaidan!Eta hil banitz...zer?Ze motako irakule-kideak dagoen blog honetan!Bestalde,sartu dena izan da gure sasi arduraduna,bada garai!.Baina zertarako?Matrikula egin genezan....,zerbait kontagenezan....(eta berak zer?) eta esateko blog hau Erandioko Udal Euskaltegiko irakale eta ikasleentzat dela,hori bagenekien!Baina,nik galderatxo bat daukat,non egon dira sartuta irakasleaketaikasleak urte hauetan?

Beno,agur,saiatuko naiz maizagoa idazten,ea lortzen dudan!Agur,banoa

 

Kategoriak: euskaltegiblogak

zorionak Eta Urte Berrion

Erandioko Udal euskaltegia - duela 4 ordu 53 min
ZORINAK ETA URTE BERRION!Bai,ni naiz!Itzuli naiz,turroia bezala Gabonetarako.Lehena da Aitorrierantzutea,beraz,horitxe egingo dut:gure sasi-arduradua Edurgne da,hau da,blog honetako egilea eta bi urte edo,idazteari utzi ziona.Erandio euskaltegiko irakaslea denez deabru emoticono jarten diot,irakasle guztiei bezala. Zelan gabonak?Nik primeranpasatu egin ditut eta gaur Errege Magoak  etorriko dira,primeraneta oso on-ona izan naizenez bezuza asko ekarriko didate.Opariakzuhaitzaren azpian  ezezik   barruan ere jarriko dizkidate.Eta zuek,Aitor  eta Benitoonakizan zarete?Espero dut baietz. Nilanean gabon-kanta,beti gabon-kanta bera, entzutenari naiz eta nire lankidea zoratuta daukat ,ze pena!UTzi behar zaituztet joan behar dut eta,beraz, agurtzenzaituztet,banoaagur

 


 
Kategoriak: euskaltegiblogak

<h5><font color="#993366">&nbsp;Kaixo<a

Erandioko Udal euskaltegia - duela 4 ordu 53 min
 Kaixo,hemen nagoberriro !Zelan?Gaur ezdaukat ezer kontatzeko,baina zerbait idatzinahi nuen.Zuek,zer oporretan zaudete jadanik edo oraindik ez?Nikaurten abuztuan hartuko dituztela uste dut,baina oraindik ez  duakat oso ziur data.  Hurrengora arte,agur

 

 

 

 

Kategoriak: euskaltegiblogak

Erandioko Udal Euskaltegiko irakasle

Erandioko Udal euskaltegia - duela 4 ordu 53 min
Erandioko Udal Euskaltegiko irakasle eta ikasleen bloga da
Kategoriak: euskaltegiblogak

Oporrak pasatu dira

Erandioko Udal euskaltegia - duela 4 ordu 53 min

Kaixo denoi!

  Oporrak amaitu dira, euskaltegiko irakasleontzat behinik behin,. Eta iraila denez, badabakizue matrikula egiteko aukera daukazue. Irailaren 23ra arte egongo da zabalik. Gainera, aurematrikula eginda baldin badaukazu ez ahaztu KONFIRMATU egin behar dela. Ea plazarik gabe gelditzen zareten!

Gaia aldatuz zelan pasatu dituzue oporrak? Non egon zarete? Zer edo zer duzue kontatzeko?

Ea anima zaitezte eta idatz ezazue zerbait

 

Kategoriak: euskaltegiblogak

Durangotik bueltan

Joxeluix blog - duela 8 ordu 53 min

Goizean Durangon izan naiz, urtero bezala. Lehenengo, goizeko 11:00etan, Gotzon Garateren omenezko ekitaldira joan naiz. Xumea eta polita izan da. Gustura egon naiz bertan. Eguerdian sartu naiz azokan eta hor ibili naiz batetik bestera. Jende dezente zegoen, jada, 12:00etan, eta, 13:00ak aldera, gehiegi, aukeran. Liburu batzuk erosi ditut eta disko bat ere bai: Rafa Ruedaren "Zuhaitz adar okerretan gora noa"; dedikatorioa eta guzti gainera, Rafa bertan zegoen eta. Baina, ez dakit nolako errotuladorea erabili duen idazteko, ze diskoan begiratu dudanerako, idatzitakoa zirriborratu egin da. Orain dela pare bat urte ere gauza bera gertatu zitzaidan Jabier Muguruzaren disko batekin. Agian beste errotuladore "permanent" horietako bat eman beharko liekete diskoak sinatu behar dituztenei.  Ez al duzu uste?

Liburuak, berriz, batzuk neuretzat eta beste batzuk oparitzeko, honakoak: "Bilbao-New York-Bilbao", Kirmen Uriberena; "Munduko zazpi herrialdetako ipuinak" eta "Gau ilunekoak" Jose Sarrionaindiarenak; "Zoaz infernura, laztana", Anjel Lertxundirena eta "Mundua lo dagoen bitartean" Patxi Zubizarretarena. "Thebalde" aldizkariaren ale batzuk ere eskuratu ditut, beti bezala, debalde; eskerrik asko.

Beste kontu bat: banekienez gauza dezente erosi behar nuela,  aurten neure poltsa eraman dut eta, horrela, ez dut hainbeste alferrikako zorro eskatu. Zein ekologikoa naizen, ezta? 

Kategoriak: euskaltegiblogak

Neure buruaren aurkezpena

Joxeluix blog - duela 8 ordu 53 min

Ondorengo audioan neure buruaren aurkezpen laburra egiten dut.

Nire iloba Jon eta biok sanblasak egiten.

Kategoriak: euskaltegiblogak

BERTSO BERRIAK Euskara batu sinpleari jarriak

Joxeluix blog - duela 8 ordu 53 min

 

Badakigu euskara batua zuzen idazten ikastea ez dela gauza erraza, baina Xabier Payak ARGIA adizkariko bere bertsoetan eskaintzen dizkigun aholkuak kontuan hartuz gero, gauzak aldatu egiten dira. Irakurri ( eta kantatu) bestela! 

 

Ez badakizu bereizten letra
xehea eta larria,
ez badakizu zerbaiten faltan
uzten duzun elbarria,
ez badakizu zetaz apaindu
behar zenukeen txerria…
hona zuretzat euskara batu
sinplearen aldarria.

Bertso guztiak irakurri

Bertsoak kantatzeko bi doinu aipatzen ditu Xaberrek : "Andre txarraren bentajak" edo "Pello Joxepe tabernan dala". Guk bigarrenaren doinua aurkitu dugu Ikasbilen

Kategoriak: euskaltegiblogak

Angel Cuerdo euskaltegian

Joxeluix blog - duela 8 ordu 53 min

 

Datorren asteartean, maiatzak 15, goizeko 10:00etan Angel Cuerdo tolosar abenturazale eta baidaiari handiak Mekong ibaira egindako bidaiaren diapositibak erakutsiko dizkigu euskaltegiko ikasleoi. Aukera polita da urruneko paraje hori ezagutu eta Angelen azalpen bizi eta atseginarekin gozatzek.

Bidaia horretaz eta beste batzuez gehiago jakiteko sartu bere web orrian: www.angelcuerdo.com

Kategoriak: euskaltegiblogak

El cono del aprendizaje

Joxeluix blog - duela 8 ordu 53 min

 

Ideia nahikoa sinplea da, baina pentsarazi egiten du, eta azaldu ere bai zergatik irakurritako hainbat kontzeptu edo ideia ez zaizkigun buruan guk nahi bezain ondo itsasten.

 Honetaz gehiago jakin nahi izanez gero, jo karrajua blogean esperientziaren konoa artikulura

Kategoriak: euskaltegiblogak

Euskaltegiko jaia: “Euskalduntze-prozesua zirku bat da”

Gabriel Aresti euskaltegia - 2011, Abendua 20 - 13:08

Zirku bat. Horrela irudikatu nahi izan dugu euskara ikasteko ibilbidea, lehen hiruhileko honi agur esateko prestatu dugun jaian. Afari-ekitaldi berezi hau ostegun honetan izango da, hilak, 22, iluntzeko 9etatik aurrera Kafe Antzokian, eta Koblakari taldea gonbidatu dugu ikuskizun mundial honetan gurekin batera parte hartzera. Sarrerak salgai daude dagoeneko, 14 eurotan. Malabaristak, orekariak, domatzaileak, labana jaurtitzaileak, aztiak… mota guztietako pertsonaiak topatuko ditugu Antzokian. Zeinekin identifikatzen zara zu?

Kategoriak: euskaltegiblogak

Truke-azokari buruzko kronika

Gabriel Aresti euskaltegia - 2011, Abendua 19 - 12:29

Zenbat Gara Elkarteak bi urtetik behin, truke-azoka egiteko ohitura jatorra dauka, eta aurten, beti bezala, arrakasta ikaragarria izan du.
Ilara luzeak ikusi ahal izan dira maukarik onena bilatzeko asmoz “Corte Ingles”en beherapenak bailiran. Jende andana ikus zitekeen ateak noiz irekiko zain.
Truke-azokaren helburua euskaltegiko ikasle-irakasleen artean dirurik gabe gauzak trukatzea denez, egun batzuk lehenago, jendeak,armairuan,sotoan edo besterik gabe etxean zituen gauzak ekarri zituen tasatzeko; horien ordainetan, euskaltegiko diru ofiziala den “txakur txikiak” eskuratu zituelarik.
“Paniko” edo izu uneak bizi izan ditugu, bertan bildutako lagunek gauzarik onenak lortzearren bultzakadak, ukalondokadak eta ia ukabilkadak ere eman dituelako, batez ere “produktu izarrak” eskuratzeko; hau da: Ruper Ordorika, Mikel Urdangarin, Ken Zazpi, eta Olentzero jairako sarrera bikoitzak lortzeko, zein Bakaikura asteburu-pasa joateko edo bazkaltzeko gonbidapenak.

Hurrengorako… beste bi urtez itxaron behar!

Berriemaileak: Ander Artola eta bere ikasle jatorrak.

Kategoriak: euskaltegiblogak

Katamaloak eranzten

Gabriel Aresti euskaltegia - 2011, Abendua 14 - 14:18

Hiru urte beranduago, berriz ere igo dira oholtzara Katamalo taldeko kideak.

Kafe Antzokian eskainitako kontzertua hitzartutako sei kontzertuetatik bigarrena izan zen, eta gurean bildutako jarraitzaileen gosea asetu egin zuten. Ehunka gazte, eta ez hain gazteak ziren apur batzuk ere, literatura musikatuaz gozatzera hurbildu ziren.

Betekada hitzak definitzen du Bilboko Kafe Antzokian bizi izan genuen giroa.

< Ostegun gaua da, bihotz bakartien klubean > . Horrela hasi zuen Gotzon Barandiaran idazle eta abeslariak kontzertua,  bostehun bihotz baino gehiagoren aurrean. Bakartienak bihotza osatzen, eta ez hain bakartiak bihotzak eztitan; poesiaz blai.

“Tiraka apur lite(z)ke”en “atzazaletan” nabaritzen zen kontzertua hasi aurreko urduritasuna. Mikrofonoak agindu zuen Topaguneak antolatutako beladan, eta talde larrabetzuarrak bildutako publikoaren barreneko sentimendurik gordinenak “erauztea” lortu zuen. “Ariane”ren baitan sartuta, “Iruntzi dana”, “Eskean”; “Gurarika”, gizartearen kritika sakona; “Isildutakoak errepikatzen”, “Min hau” geurea ere badela erakusteko.

Sorpresa izan bada Katamaloak gure artean berriz ere izatea, ez zen gaueko ezusteko bakarra izan, ordea. Katamaloek omen egin nahi izan zioten Kukutzari, eta Aiora eta Piti gonbidatu zituzten ikus-entzuleon gozamenerako.

Zuen aurrean, Katamalo, esker onaren katamaloa janzten dut eta kapela erantzi.

Eskerrik asko!

 Liher Barrantes   -I(ra)kaslea-

Kategoriak: euskaltegiblogak

Kafe Antzokiaren 16. urteurrena

Gabriel Aresti euskaltegia - 2011, Abendua 7 - 09:27

Bilboko Kafe Antzokiak 1995eko abenduaren 15ean zabaldu zituen ateak eta gaur egun erreferente, topaleku eta eredu garrantzitsu da euskalzale askorentzat. Hasierako helburuen artean, Bilbon giro euskalduna sortzea, horretarako leku aproposa eskaintzea eta, oro har, euskal kultura bultzatzea ziren garrantzitsuenak. Datorren ostegunean 16 urte beteko ditu, eta gurekin ospatzera gonbidatu nahi zaitugu, arratsaldeko 7.30etik aurrera.

Kategoriak: euskaltegiblogak
Sindikatu edukia