Klaserako

Artea

Jolasten bloga - duela 10 ordu 30 min

 TEKNIKAREN IZENA : ARTEA

 

Helburua(k): ¨Kideak era baten edo bestean egindako jolas , dinamika , lekua ... ebaluatzea lotsarik gabe.

 

Garapena:

Edozein material hartuko dugu eta ebaluatzen diren kontzeptu edo gauza guztiak ebaluatzeko orduan monumentu bat egin beharko dute.Hau da adibidez , lekua ebaluatu behar dugunean parte hartzaileak monumentu bat egin beharko dute daukaten materialaren bidez.Hori bai iruditu zaien arabera. 

Garatu nahi diren gaitasunak

Bultzatuko diren baloreak

- Egindako gauzak ebaluatzen jakitea

 

- Kidekotasuna

 

Edukiak:

Jarrerazkoak

Prozedurazkoak

Kontzeptualak

- Parte hartzea , ebaluatzea guztion onerako izango da eta.

 

- Monumentuak egin kritikotasunez

- Lotsa kentzea

Behar diren baliabideak:

Materiala :

-Edozein material mota erabili dezakete monumentua egiteko.Hori bai dauden tokian ikusita , horren arabera monumentua egin.

 

Zelan ebaluatuko den:                                                      

Adierazleak: Ebaluatzeko teknika hau ebaluatzeko orduan , ahoz egingo dugu.Parte hartzaileak ebaluatzeko tresna hauxe zer iruditzen zaien esan beharko dute eta erabilgarria den.

Tresnak: Ebaluatzeko materialik ez dugu behar ahoz egingo dute eta.Teknika guztirako denbora 20 minutukoa izango da edo guztion iritzia entzun arte

 

Kategoriak: Klaserako

Eguraldia

Jolasten bloga - duela 10 ordu 30 min

  TEKNIKAREN IZENA : EGURALDIA

Helburua(k): Saioa nola irten den ebaluatzea gauza positibiak eta negatiboak adieraziz

 

Garapena:

Bost kartel desberdin marraztu behar dira eta hauek gela guztian zehar zabalduta egongo dira. Karteletako marrazkiak eguraldiaren aldeketekin zerikusia izango dute. Bakoitza bere iritziaren arabera kartel baten inguruan edo bestean jarriko da 

Garatu nahi diren gaitasunak

Bultzatuko diren baloreak

- Ondo iruditu zaiguna eta txarto iruditu zaiguna esanez taldearen hobekuntzarako iritzia ematea.

 

- Kidekotasuna

- Errespetua

Edukiak:

Jarrerazkoak

Prozedurazkoak

Kontzeptualak

- Parte hartzea , ebaluatzea guztion onerako izango da eta.

 

- Kartelen inguruan jarri, pentsatzen dugunaren arabera

- Lotsa kentzea

Behar diren baliabideak:

- Kartulina eta margoak kartelak egin ahal izateko.

 

Zelan ebaluatuko den:                                                       

Adierazleak: Ebaluatzeko teknika hau ebaluatzeko orduan , ahoz egingo dugu , leku batean koaktu ostean .Parte hartzaileak ebaluatzeko tresna hauxe zer iruditzen zaien esan beharko dute eta erabilgarria den.

 

Tresnak: Ebaluatzeko materialik ez dugu behar ahoz egingo dute eta.Teknika guztirako denbora 20 minutukoa izango da edo guztion iritzia entzun arte

 

Kategoriak: Klaserako

Bingen-ek proposaturiko ebaluazio teknika

Jolasten bloga - duela 10 ordu 30 min

EBALUAZIO TEKNIKA (BINGEN)

 

Helburua(k):

- Denon ahotsak entzutea

- Ebaluazioa errespetuz ematea

 

Garapena:

KARTEL BATZUK JARRI (KARTULINAK):
A.- TALDEA
B.- LEKUA
C.- MATERIALA
D.- KOORDINATZAILEA
E.- EKINTZAK PLANTEATZEKO MODUA

Pegatina berdeak ados, pegatina horiak hala nola eta gorriak ezadostasuna adieraziko dutelarik.

 

Garatu nahi diren gaitasunak

Bultzatuko diren baloreak

- Adierazpena

- Elkartasuna

- Komunikazioa

- Errespetua

Edukiak:

Jarrerazkoak

Prozedurazkoak

Kontzeptualak

- Besteen iritziak ezagutzeko jakinmina eta interesa

- Besteekiko errespetua

- Aktiboki parte hartzea

 

- Ebaluatu beharreko kontzeptu desberdinak: edukiak, taldea, hizlaria, koordinatzailea...

Behar diren baliabideak:

- Kartulina

- Pegatinak

Zelan ebaluatuko den:

Adierazleak:

- Taldeak parte hartze egokia izan du?

- Koordinatzailearen jarrera nolakoa izan da?

- Hizlariaren jarrera nolakoa izan da?

- Lekua ekintza aurrera eramateko egokia izan da?

- Edukiak eta horiek lantzeko erabilitako metodologia egokia edo aldagarria?

Tresnak:Erabilitako materiala kalitatezkoa eta ona izan da?

Kategoriak: Klaserako

Eztizen-ek proposaturiko ebaluazio teknika

Jolasten bloga - duela 10 ordu 30 min

EBALUAZIO TEKNIKA (EZTIZEN)

Helburua(k):

- Guztion partaidetza lortzea

- Aldagai desberdinak norberaren ikuspuntutik ebaluatzea

 

Garapena:

1.        Ebaluazioa era desberdinetako aurpegiak margotuz burutuko da. Ebaluatu beharrekoak kolore desberdinetako orrietan idatziko dira eta gelan sakabanatuta itsatsiko dira.

2.        Bakoitzak guztiak ebaluatu beharko ditu hiru motatako aurpegiak margotuz:

- Aurpegi tristea: ez zait gustatu, txarto egon da eta hobetu beharko da.

- Aurpegi normala: nahiko gustatu zait, hala nola egon da. Hobetu daiteke.

- Aurpegi tristea: asko gustatu zait, oso ondo egon da.

3.   Aldagai bakoitzaren orria hartu eta bertan agertzen dena edota bakoitzak jarri duena guztion artean komentatuko da.

Garatu nahi diren gaitasunak

Bultzatuko diren baloreak

- Balorazioa

- Elkartasuna

- Errespetua

- Lankidetza

Edukiak:

Jarrerazkoak

Prozedurazkoak

Kontzeptualak

- Norberaren iritzien defentsa eta besteenak errespetatzea.

- Elkartrukeak ematea, taldekide eta koordinatzailearekin komunikatzeko gai izan.

- Elementu, egoera edo gertaeren behaketa zuzena edo zeharkakoa eta azterketa.

- Aktiboki parte hartzea.

- Ebaluatu beharreko kontzeptu desberdinak: edukiak, taldea, hizlaria, koordinatzailea...

Behar diren baliabideak:

Materialak: kolore desberdinetako orriak, boligrafoak edo arkatzak.

Giza-baliabideak: talde osoa

Zelan ebaluatuko den:

Adierazleak:

- Taldea motibatuta egon da?

- Koordinatzaileak, ahal izan duen neurrian, parte hartu du?

- Hizlariaren jarrera nolakoa izan da?

- Lekua egokia izan da?

- Edukiak eta metodologia aproposak izan dira?

Tresnak:

- Erabilitako materiala egokia izan da teknika aurrera eramateko?

- Teknikaren Garapen berdina mantenduz, ze nolako materiala erabili daiteke?

Kategoriak: Klaserako

Urtaroak eta semaforoa

Jolasten bloga - duela 10 ordu 30 min

TEKNIKAREN IZENA: 

Urtaroak

Helburua(k): Ikas-prozesua ebaluatzea.

 

 

Garapena:

Gela bateko lau izkina lau urtaroak izango dira, uda, udaberria, udazkena eta negua. Ikas-prozesuan eman diren une desberdinak aipatuko dira eta partaide bakoitzak une horretan nola sentitu den bere gorputza izkina (urtaro) batean ipiniz adieraziko du. Imajinatu beharko dugu praka motzak eta kamiseta daramagula, urtaroen subjektibotasuna objektiboagoa izateko. Partaide bakoitzari galdetuko zaio bere aukeraketaren zergatia.

Garatu nahi diren gaitasunak

Bultzatuko diren baloreak

-Azalpenak erraztasunez eman

 

-Auto-balorazioa

-Errespetua

-Talde-balorazioa

 

Edukiak:

Jarrerazkoak

Prozedurazkoak

Kontzeptualak

-Aditasuna

-Azalpenak erraztasunez eman

 

-Urtaroen bidez ikas-prozesua ebaluatu.

-Ebaluazioa

Behar diren baliabideak:

- Edonon egin daiteke, lau puntu zehatz finkatzen baditugu.

 

Zelan ebaluatuko den:

Adierazleak:

- Partaidetzarako interesa eta metodoarenganako egokitasuna.

Tresnak:

 

 

 

 

 

TEKNIKAREN IZENA: SEMAFOROA

Helburua(k):

- Taldekideen gogo-aldartea nola dagoen ikustea.

- Taldearen egoera nola dagoen ebaluatzea.

 

 

Garapena:

Taldearekin zerikusia duten baloreak, ikas giroa, etab. dituzten esaldi batzuk irakurtzen dira. Ados badago kolore berdeko objektua altxatuko da, ados ez badago gorria, eta dudan badago anbar kolorekoa.

Komenigarria da ere, gertatu den guztia komentatzea eta bakoitzak bere iritzia ematea.

 

Garatu nahi diren gaitasunak

Bultzatuko diren baloreak

-Beste pertsona batzuen aurrean bere iritzia ematen ikastea.

-Balorazioa

-Adierazpena

 

-Errespetua.

-Kritika, azterketa, bereizgoa

-Komunikazioa, kanporapena.

Behar diren baliabideak:

- Espazio zabala, taldekide guztiak ondo ikusteko moduan.

- Kartoi mehe, puxika edo kartak (berde, gorri eta anbar kolorekoak).

Zelan ebaluatuko den:

Adierazleak:

- Taldearen egoera ebaluatzea.

 

Denbora:

- 20 minutu gutxi gora-behera, taldearen arabera.

 

Kategoriak: Klaserako

Gogoko filma 3

Scribd: Atazak eta ikasmaterialak - 2009, Otsaila 5 - 02:12
GOGOKO FILMA 3. maila Filmak Idazkien egokitasuna Erdarakadak Ataza honetan norberaren testuan lexikoaren eta gramatika arauen erabilera egokia eta behar bezain aberatsa egin dugun aztertzeko teknika bat landuko dugu. Horretarako: a. Aspaldi honetako film gogokoena aurkeztuko dugu idatziz. b. “Egokitasuna eta aberastasuna” testua irakurriko dugu eta geure testuak aztertu eta zuzenduko ditugu. *ATAZAK PROZEDURA: Atazaurrea: Aspaldiko film gogokoenak gogoratu. Ikasle bakoitzak aspaldi honetan ikusi dugun film gogokoenaren izenburua papertxo batean idatziko du, irakasleak papertxo guztiak b
Kategoriak: Klaserako

Bularrak Handitzeko Ebakuntzaren Zozketa 3

Scribd: Atazak eta ikasmaterialak - 2009, Urtarrila 27 - 17:29
HANDITZEKO EBAKUNTZAREN ZOZKETA BULARRAK 3. maila Kirurgia-estetikoa Idazkien berrikusketa Ataza honekin nork bere idazlanak berrikusteko eta hobetzeko teknika erraz bat ezagutu eta landuko dugu. Horretarako: a. "Bularrak handitzeko ebakuntzaren zozketa" testua irakurriko dugu eta testuari egindako berrikusketa aztertu eta komentatuko dugu. b. Gaiari buruzko iritzi artikuluak idatziko ditugu eta, “azpimarratuz zuzendu” izeneko teknika erabilita, testuen auto-zuzenketa egingo dugu. *ATAZAK PROZEDURA: Atazaurrea: Ataza aurkeztu. Egingo dugun ataza eta, bereziki, atazaren helburua aurkeztuko
Kategoriak: Klaserako

praktikatu gurekin1B

Scribd: Atazak eta ikasmaterialak - 2009, Urtarrila 27 - 17:24
1B. maila Mintzalaguna Euskara Normalizazioa Hizkuntza ohiturak Ataza honen bidez mintzalaguna egitasmoaren aurkezpena egingo dugu, ikasleek euskaraz praktikatzeko taldea topa dezaten. Horretarako: A.1. Bideo-pasartean ezagutuko ditugun mintzalagunentzat hitzorduak diseinatuko ditugu. A.2. Ikasle bakoitzak bere mintzalagun taldea aukeratu eta inguruko herri edo auzoko mintzalagun egitasmoan txertatuko da. praktika jarduerak *ATAZAK PROZEDURA: A. ataza: Mintzalaguna egitasmoa ezagutu. Atazaurrea: Mintzapraktikako ereduez labur mintzatu. Mintzapraktikako ereduak dagozkien argazkiekin lotuko
Kategoriak: Klaserako

Euskaltegia Bota Nahi Dute 3

Scribd: Atazak eta ikasmaterialak - 2009, Urtarrila 27 - 17:20
EUSKALTEGIA BOTA NAHI 3. maila Euskaltegia Posta elektronikoak Ataza honetan posta elektronikoak berrikusteko eta zuzentzeko teknika bat praktikan jarriko dugu. Horretarako: a. “Euskaltegiaren ordez zer egin” gaia aitzaki, elkarri posta elektronikoak idatziko dizkiogu. b. Posta elektronikoak norberak berrikusteko eta zuzentzeko teknika bat ikasi eta praktikan jarriko dugu. c. Teknikari buruz eta gaiari buruz mintzatuko gara. *ATAZAK PROZEDURA: Atazaurrea: Eginkizuna aurkeztu1 eta zuzenketa egiteko teknika azaldu Ikasleei ataza aurkeztuko diegu: lanaren helburua, eginkizuna,… Ikasleen helb
Kategoriak: Klaserako

Ahots alkoholak lakartua

Hitzola - 2008, Abendua 27 - 22:43

Irakurri berri dut Jokin Muñozen Antzararen bidea. Irakurketa zirraragarria izan da. Aurretik idatzita dauzkanak ere irakurtzera bultzatuko nau.

Hizkuntzaren aldetik, hainbat gauza interesgarriren artean, egitura bat ikusi dut sarri samar erabilirik: adjektibo funtzioko aditz-partizipio osatua. Ez dakit oso akademikoa edo zehatza den definizio hori, baina adibideak paper batean idatziz joan naiz irakurri ahala, eta hona:

begi eguzkiak itsutua
gorpu odoletan bilduak
kable luze saguek marraskatuak
karpeta zikin aspalditik bertan behera utziak
aingerutxo paradisutik egotzia
ahots alkoholak lakartua
ahots goitik behera alkoholak hartua
galsoro mozten hasiak

Luzitu

Hitzola - 2008, Abendua 21 - 11:39

Tere Irastortza, Berrian. Galdera: “Esaten dute idazleei luzitzea gustatzen zaiela. Erantzuna: “Hormak luzi daitezke, ortzemugari irekitzen zazikion leihoak ez”.

Erraztatu

Hitzola - 2008, Abendua 20 - 16:10

Ez nekien nik aditz honen berri, uste bainuen erraztu zegokiela hala erraz adjektiboari nola erratz izenari. Bada, gaur ikasi dut, zorritxarreko albiste bat dela medio (”Bilboko Udaleko langile bat hil da erraztatzeko makina batek harrapatuta”), erraztu eta erraztatu aditzak bereizi behar direla, Euskaltzaindiaren Hiztegi Batuan ageri den legez:

erraztatu, errazta, erraztatzen. du ad. ‘erratzarekin garbitu’.
erraztatzaile
iz. g.er.
errazte
iz. g.er. ‘errazago bihurtzea’.
errazto
adlag. Bizk. ‘errazki’.
erraztu
, erraz(tu), errazten. du a

Egun batzuen buruan (abenduak 22), Xabier Lete ari zen irratian bere azken poema-liburuaz (Egunsentiaren esku izoztuak), esan zuen olerkietako batzuk hainbat aldiz “orraztatu” dituela. Orraztatu. Eta neure artean (txantxetan): arraioa, orraztu esaten badiogu eskuarki zerbaiti orrazia pasatzeari, benetako zentzuan nahiz irudizkoan, orraztatu ‘orratzez pasatu edo ziztatu’ izango duk…

Txantxetan, berriz diot. Jakina da orrazturen sinonimo gisa erabiltzen ari zela orraztatu.

Auto eta kamioi bat

Hitzola - 2008, Abendua 14 - 21:00

Norbaitek esan zuen, bada, bat gaixoaren kontrako gurutzada bat antolatu dutela zenbaitek. Egia da, bai, zenbaitetan gaizki erabiltzen zela bat (”ergel bat zara” eta abar), baina ezinbestean erabili beharrekoa denean kenduta ez goaz inora. Orain, irrati-estari batzuek honelakoak esaten dituzte:

Kamioi eta auto baten arteko istripua izan da.

Bi aldiz bat esatea gehiegi ote da… Kalean denok hala esaten dugu, bada!

1970, Urtarrila 1 - 01:00
Sindikatu edukia